Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
8:24 am,
temperature icon 9°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Abadiñoko Katalamixon Aisialdi Elkarteak aurten ere udalekuak antolatuko ditu

Testua · Katalamixon Aisialdi Elkartea

Abadiñoko Katalamixon Aisialdi Elkarteak aurten ere udalekuak antolatuko ditu. Oraingoan Ollogoienera (Nafarroa) joango gara uztailaren 22tik abuztuaren 1era bitartean. Udalekuak Lehen Hezkuntzako 3,4,5 eta 6. mailetako gaztetxoei zuzenduta egongo dira, guztira 40 plaza izango ditu udalekuak. Hobariak ere izango dira neba-arreba bat baino gehiago etorriz gero, 2. Neba-arrebari %5eko hobaria aplikatuko zaio eta 3. Neba arrebari %10ekoa.

KATALA

Izen-emate epeari dagokionez, martxoaren 2tik 16ra bitartean izango dute aukera; martxoaren 2an, Katalamixonen lokalean bertan 17:00etatik 19:00etara edo martxoaren 3tik aurrera, telefonoz edo emailez.

· Katalamixonen bigarren udalekuak · Pasa den urtean Mendigorrian (Nafarroa) egin genituen udalekuak, ume talde polita izan genuen eta esperientzia zoragarria izan zen. Hala ere, ez da Katalamixon Aisialdi Elkartearen esperientzia bakarra, Abadiñoko Gazteak programa (Abadiñoko Udalarena) kudeatzen dugu, herriko jaietan jolasak eginez parte hartu eta aurten, berrikuntza moduan, hilero tailer eta eskulan desberdinak egiten ditugu adin askotariko umeekin. Esperientziadun Abadiñoko hezitzaile taldea dugu buru-belarri lanean urte osoan zehar herrian aisialdi euskaldun bat eskaini nahian.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu