Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
11:27 am,
temperature icon 12°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Durangoko Udaltzaingoak ia 10.000 jarduera egin zituen 2017an

Durangok Udaltzaingoak guztira mota desberdinetako 9.958 jarduera gauzatu zituen 2017ko ekitaldian zehar, 2016ko urtearekin alderatuz %5 gutxiago (10.499). Horrela jasotzen da Udaltzaingoaren Buruzagitzak egindako jardueren balantze txostenean. Datuak eskuan izanik, Gobernu taldeak agenteei bere esfortzu eta profesionaltasuna azpimarratu eta eskertu die, herritarren segurtasuna bermatzeagatik eta udalerriko trafikoaren antolakuntza eta erregularizazioarekin lotutako zereginengatik.

NIEVE DURANGO Iban

ARGAZKIA. I. Gorriti

Aitziber Irigoras alkatearen esanetan “Durangoko Udaltzaingoaren zeregina garrantzia handikoa da. Izaera desberdinetako ia 10.000 jarduketari buruz ari gara hitz egiten,agenteen lanaren zailtasunaren erakusle eta Durangoko herritarrekiko konpromisoa eta profesionaltasuna agerian jartzen duten datuak dira”.

Bere aldetik, Benjamin Arriolabengoa udaltzainburuak, 45 udaltzaingok baino gehiagok egiten duten “lan bikaina” nabarmendu nahi izan du, Durangoko eguneroko bizitzan funtsezko eginkizuna izatera iritsiz eta segurtasuna lehentasunezko helburu gisa ezarriz.

Hilero 800 jarduketa baino gehiago. Aurkeztutako estatistikek guztira 9.958 jarduketa jasotzen dituzte 365 egunetan, hau da, batazbestekoz 27,28 jarduketa eguneko. Polizia zerbitzuen hileko batazbestekoak beraz, 815 jarduketa gainditzen ditu. Burututako jardueren desgloseari dagokionez, hurrengoak azpimarratu daitezke:

– Pertsonei laguntzea: 563 (2016an 572)

– Txostenak / Erantzunak: 747 (2016an 641)

– Atxilotuak / inputatuak: 52 (2016an 57)

– Ikastetxeetako trafikoa arautzea: 491 (2016an 445)

– Kirol-ekitaldietan laguntzea: 25 (2016an 12)

– Ondarearekin zerikusia duten arazoetan parte hartzea: 170 (2016an 172)

– Pertsonen segurtasun-arazoetan laguntzea: 17 (2016an 23)

– Segurtasun kolektiboarekin lotutako gertaeretan parte hartzea: 28 ( 2016an 25)

– Auzokideen kexak: 783 (2016an 714)

– Genero indarkeriarekin lotutakoak: 14 (2016an 27)

– Ostalaritzarekin zerikusia dutenak: 21 (2016an 18)

– Garbiketa ordenantzarekin zerikusia duten aktak: 20 (2016an 18)

– Animaliak edukitzearekin zerikusia duten aktak: 14 (2016an 11)

Zirkulazio istripuen atestatu edota txostenei dagokionez:

– Guztira: 116 (2016an 118)

– Istripuak biktimekin: 38 (2016an 35)

– Biktimarik gabeko istripuak: 78 (2016an 84)

– Hildakoak: 0 (2016an ere 0)

– Zauritu larriak: 7 (2016an 8)

– Zauritu arinak: 31 (2016an 37)

– Oinezko zauritu larriak: 3 (2016an 5)

– Oinezko zauritu arinak: 11 (2016an 17)

Herritarren Segurtasun Legea aplikatuz irekitako espedienteei dagokionez:

– Droga toxikoak edukitzeagatik: 39 (2016an 20)

– Iskanbilak sortzeagatik: 5 (2016an 14)

– Objektu arriskutsuak edukitzeagatik: 5 (2016an 1)

– Agenteen aginduei desobeditzeagatik: 11 (2016an 18)

Halaber, aipatzekoa da Udaltzaingoak zenbait formakuntza ikastaro egin dituela, guztira 1.672 ordu emanez:

– Suhiltzaileekin koordinazio ikastaroa.

– Komunikazioan eta estresaren erabileran formakuntza ikastaroa.

– Software polizialaren inguruko formakuntza ikastaroa.

Nabarmentzekoa da baita Udaltzaingoa bide-heziketari dagokionez egin duen esfortzua Durangoko ikastetxeekin. Honez gain, 2017.urtean zehar, adingabeentzako jarduketa prebentiboetan arreta berezia jarri da: kontsumo kaltegarrien kontrolak eginez eskola inguruetan, adingabeei laguntza eskainiz apustu-lokaletan, alkohol salmentan, etab. Hori dela eta agenteek 16 eta 20 urte bitarteko, Batxilergo eta Lanbide Heziketako, gazteen kolektiboari zuzendutako hitzaldietan parte hartu dute, bide segurtasunean alkohol eta drogen eraginari buruz. Halaber, Udaltzainek adineko pertsonei zuzendutako hitzaldietan ere parte hartu dute, gidari eta oinezkoen ikuspegitik, gaitasunen murrizketa dela eta hartu beharreko neurrien gaiaz aritzeko,baita botikek gaitasunetan duten eraginez ere.

Laburbilduz, Udaltzaingoak positiboki baloratu ditu jasotako datuak eta Durangoko herritarrentzako kalitatezko zerbitzuak bermatzen segitzeko, urratsak ematen jarraituko dutela adierazi dute, Durango herri lasaia eta segurua izaten jarraitu dezan. Durangoko Udaltzaingoa
Batezbesteko adina 44 urtekoa izanik, Durangoko Udaltzaingoa osatzen duten agente kopurua 47koa da (41 gizon eta 6 emakume). Egun, aipatutako giza baliabideez gain, Durangoko Udaltzaingoak bi ibilgailu dauzka, gune eta auzoen artean azkar mugitzeko eta eskatutako zerbitzuei erantzuteko erabiltzen direnak. Prebentzio-lanak oinez egiten dira. Aipatzekoa da, pertsonentzat arriskutsuak izan daitezkeen jardunetan,

Udaltzaingoa, Ertzaintza eta Larrialdi Zerbitzuarekin koordinatzen dela. Gogoratu Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko bide nagusienak hurrengoak direla: telefonoa (94 603 00 10) eta HAZak eskaintzen dituen kanalen bitartez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu