Beirazko ontzi-hondakinei buruzko kontzientziazio kanpaina Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ecovidriorekin (beirazko ontzi-hondakinen gestioaz arduratzen den entitatearekin) batera, “Pedalei eragiten birziklaketaren alde” ekimena antolatu du, aurreko urteetan antolatutako ekintzen harrera onak lagunduta. Herritarren gaikako bilketaren parte-hartze datuak hobetzea, jasotako beira hondakin kopuruak handitzea eta jasotzen den beira hondakinen kalitatea hobetzea dira lortu nahi diren helburuak.

ecovidrio 2

· Pedalei eragiten birziklatzearen alde · Bohar, otsailak 23, bi triziklo berezi ibiliko dira Amorebieta-Etxanoko plaza eta kaleetan. Informazio panel eta jolas parte-hartzailez hornituak daude eta bi ingurumen-hezitzaile arduratuko dira herritarrekin harremana dinamizatzeaz eta Amorebieta-Etxanoko leku batetik bestera birziklatzearen aldeko mezuak zabaltzeaz.

Jarduera arratasaldez izango da, 16:30etik 20:00etara. Hasiera-lekua Larrea eskolaren ingurua izango da. Ondoren Zelaieta parkerantz abiatuko dira eta han inguruaz gozatzen ari diren pertsona guztiekin egoteko aukera izango dute. Azkenik, Andra Mari plazara zuzenduko dira, jarduera jolas-leku estalian amaituz.

Informazio paneletan birziklatze prozesuan herritarren partaidetzak duen garrantzia azpimarratzen da eta gogoratzen da iglu berdeetan bakarrik beirazko ontziak utzi behar direla, hau da, botilak, poteak eta flaskoak. Halaber, beira ontziak %100 birziklagarriak direla.  Jolasak errazak dira eta adin guztietako herritarrei zuzenduak daude.

“Pedalei eragiten birziklaketaren alde” jardueran parte hartzen dutenek opari bana izango dute. “Animatu eta parte hartu!”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.