Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
6:24 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

DURANGOKO M8 GREBA FEMINISTA: «Emakumeok* planto»

Testua · Durangoko M8 Greba Feminista

Iaz, 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeek* nazioarteko emakumeen* grebarako deialdia zabaldu zuten. Aurtengo martxoaren 8an, Euskal Herriko mugimendu feministak, Durangokoak kasu, bat egin nahi du EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin, eta Durangoko emakume guztiak grebara deitzen ditugu:

● Ekonomia eraldatu nahi dugu. Egungo eredu ekonomikoa bere oinarrietatik eztabaidatzearen aldeko apustua egingo dugu. Enpleguen eta zaintza lanen bidezko eta berdintasunezko banaketa nahi dugu, eta ondasun komunak pribatizatzeari utz diezaiotela exijitzen dugu.

● Sexuaren araberako lan banaketa suntsitu nahi dugu, eta pertsona zein erakunde publiko orok zaintzen kudeaketan duen ardura bere gain har dezala.

● Atzerritarrei buruzko legea, migrazio politikak eta gizarte politikak etengabe gogortzen eta murrizten ari direla salatzen dugu, horiek guztiek emakumeak* larri erasaten dituztelako.

● Hierarkiak ezartzen eta pertsonen ezaugarri bereizgarriak zigortzen dituen egungo pentsamendu arrazista eta kolonialarekin hautsi nahi dugu. Aniztasunak ondasun komun bezala duen balioa nabarmentzearen alde gaude.

● Politikan eta ekonomian erabakitzeko ahalmena duten eremuetan berdintasunez parte hartu nahi dugu; espazio horietan, ikuspegi feministaz gain, ikuspegi intersekzionala ere txertatu nagi dugu, jatorri, klase, adin, etnia, aniztasun funtzional, sexu joera eta genero identitatearen ondorioz zeharkatzen gaituzten diferentziak aztertzeko.

● Indarkeria mota orotatik aske dagoen bizitza nahi dugu, gure gorputz, gure sexualitate eta gure lurraldeari dagozkien erabakiak hartzeko dugun eskubidea aitor diezagutela.

martxoak8

DURANGOKO EGITARAUA. M8

● 00:00 etan, GREBA GIROTU . Murala, pankartak…Artekalea 10 zenbakian.

● 09:30 ean, HASIERA . Andra Marin kafea banatuko zaie hurbiltzen diren
emakumeei.

● 11:30 ean, ZAINTZA . Giza katea Durangoko bi zahar egoitza publikoak lotuz. Jose Miel Barandiaran egoitzatik hasita.

● 13:00 etan, PREKARIETATEA ENPLEGUAN . Mahai ingurua. Ezkurdiko Kioskoan.

● 14:30 ean bazkari autogestionatua Andra Marin.

● 18:00 etan EREDU KONTSUMISTA salatzeko kale ekintza. Andra Marin.

● 19:00 etan MANIFESTAZIOA. Andra Marin hasita .

● Mugikorrak itzalita 19:00etatik 20:00etara.

● Kontsumorik ez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu