Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:52 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

2017. urtean gizarte-larrialdietarako 767 laguntza izapidetu ditu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak

2017. urtean, guztira, gizarte-larrialdietarako 767 laguntza izapidetu ditu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, 2016ean baino 51 laguntza gehiago, hau da, % 7 gehiago. Era berean laguntza eskatzen duten pertsona edo familia kopurua hazi egin da, familia eta pertsona eskatzaileen kopurua % 9 handitu da, eta osotara 39 pertsona edo familia gehiago izan dira onuradunak.

Eskatzaileen profilen hainbat aldaketa azpimarragarri:

– Generoari dagokionez, aurreko hiru urteetako joerari eutsi zaio. Emakumeak dira gizarte larrialdietarako laguntzen titularren gehiengoa.

– Nazionalitateari dagokionez, eskatzaile atzerritarren kopurua ia berdin mantendu da (% 2a igo da). Bestalde, atzerritarrak ez diren eskatzaileen kopurua % 12a igo da. Espainiako nazionalitatea duten eskatzaileak multzo osoaren % 55a dira eta atzerritarrak % 45a.

– Familia-unitateei dagokionez, nabarmentzekoa da kide bakarreko familien eskari kopurua igo dela, eta gainontzeko familien eskari kopurua mantendu egin da.

– Era berean, nabarmendu daiteke pentsiodun pertsonen eskaerak jaitsi direla 2016. urtearekin alderatuta. Hala ere, pentsiodunen kolektiboko pertsonenak dira eskaera guztien ia laurdena, laguntzen % 23,16 alegia.

Laguntzak emateko kontuan hartu diren kontzeptuen aldaketak:

– GLLak, etxebizitza-gastuak ordaintzeko erabiltzen dira batez ere: alokairuak, hipoteka, altzariak, instalazioak eta abar. Gastu horiek izan dira laguntzen % 88,73, 612.322,7€. Gainerako % 11,27 (77.802,16€) oinarrizko beharrak ordaintzeko erabili da, adibidez, arropa edo dentistaren gastuak.

– Eusko Jaurlaritzak 2017an argitaratutako aginduan GLL kontzeptu berri bat azaltzen da, Energia. Laguntza hauek elektrizitate hornikuntza, gasa edota etxeko beste erregai mota batzuk ordaintzeko bideratzen dira. Laguntza hauek guztien %21,23a suposatu dute, 146.357€.

– Ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzeko laguntzen eskaerak % 14,31 igo dira. 2017ko arauak kreditu hipotekarioaren kontzeptua bost urte arte handitu du, eta horrek 2017an zehar igoera suposatu du. Gastua 2016arekin alderatuz ia hirukoiztu egin da, 2017an 94.576,85€koa izan da.

– Etxebizitzaren mantentze-gastuetarako laguntzak jeitsi egin dira Energia gastuak beste epigrafe baten sartu direlako. Kontzeptu honek guztizko zenbatekoaren %17,10 suposatu du, 118.041,89€.

– Altzarien eta etxetresna elektrikoen gastuei dagokionez, 2017an gastua igo egin da eta gastu osoaren %4,15a suposatzen du, 28.638,64€.

– Oinarrizko beharrak ordaintzeko laguntzak jaitsi egin dira, 2017ko gastuaren % 11,27a gehituz; hau da, 2016. urtearekin alderatuta % 12,27 jaitsi dira. Laguntza horien barruan daude honetarako laguntzak: arropa, elikadura, osasun-sistemaren barruan ez dagoen osasun-laguntza, borondatezko itzulera…

1. taula. Gizarte-larrialdietarako laguntzen gastuaren bilakaera Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoan.

TABLA

GLLen gastuen joera goranzkoa da, eta, 2017ko hazkunde osoa aurreko urteetakoa baino altuagoa da, 137.352,86€koa hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzak GLLetarako bideratutako finantzaketa 2016. urtekoa baino handiagoa izan da, baina ez da nahikoa GLLen eskaerak ordaintzeko, eta, hortaz, Amankomunazgoak 203.389,68 € jarri ditu. Amankomunazgoaren laguntzari esker, Amankomunazgoko udalerri guztietan egin diren gizarte-larrialdietarako laguntzetarako eskaera guztiei eman ahal izan zaie erantzuna. Ez da eskaerarik ukatu aurrekonturik ez egoteagatik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu