Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:32 am,
temperature icon 12°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

Abadiñoko Udalak zabaldu du epea haur eta gazteen udalekuetan izena emateko

Zabalik dago, martiaren 23ra arte, Abadiñoko Udalak uztailerako antolatu dituen haur eta gazteen udalekuetan izena emateko epea. Udaleku horien asmoa da aukera ematea herriko haur eta gazteei uda garaian elkarrekin jostatzeko euskaraz ari diren bitartean, Gazteria eta Euskara Arloko udal zinegotziek, Ima Zapardiez eta Argi Abadek, gaur esan dutenez.

Aurten, lehen aldiz, umeendako ludoteka eta udalekuak  hiru astekoak izango dira, bi astekoak barik. Ludoteka uztailaren 2tik 20ra bitartean egingo da Traña-Matienako eskoletan, 09:30-13:30 ordutegian eta 2012-2014. bitartean jaiotako umeekin.

Herri udalekuak, ostera, uztailaren 2tik 20ra bitartean egingo dira Traña-Matienako eskoletan, 09:30-13:30 ordutegian, 2008-2011. bitartean jaiotako umeekin.

Gaztetxoen Udalekua uztailaren 9tik 15era bitartean egingo da 2005-2007. bitartean jaiotako gaztetxoekin, eta bertan izena emandako haurrek sei gau igaroko dituzte Lizarran. Egonaldi horretan tailerrak, jolasak, kirolak etabar egingo dituzte. Gazte Udalekua  uztailaren 5etik 15era bitartean egingo da  2011-2004. bitartean jaiotako umeekin, hamar egun iraungo du eta Arantzan egingo da.

Ludoteka eta herri udalekuetan parte hartu ahal izango dute bakarrik Abadiñon erroldatutako haurrek, eta prezioa izango da 80 euro. Gaztetxoen Udalekua (sei gau kanpoan), 120 euro kostako zaie Abadiñon erroldatuei eta 250 euro enparauei. Familia batek ume bat baino gehiago bidaltzen baditu udalekuetara, matrikula merketuko zaio.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu