Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
1:44 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 26 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

60 enpresa berri sortu dira 2017an Durangaldeko Behargintzak eskainitako aholkularitzari esker

Behargintza Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko garapen agentzia da. Garapen Ekonomikorako Unitatean, enpresa berriak sortzeko aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen da, eta enpresaren sorketarako beharrezkoa den informazio osoa eskuragarri dute bertan sortzaileek. Besteak beste, era juridikoaren azterketa, finantzaketa eskatzeko aukerak, diru-laguntzak, fiskalitatea, enpresa kudeatzeko formakuntza, eta ekintzaileek dituzten beste edozein zalantza argitzen dira.

Behargintza Durango IBAN GORRITI

Beti be, enpresak lehiakorrak izatea da aholkularitzaren helburu nagusia. Zerbitzu hau martxan jarri zenetik ia bi mila ekintzaile hurreratu dira informazio eske. Proiektu horietatik 670 enpresa sortu dira azkenean Durangaldean, Merkataritza eta Enpresentzako eta Pertsonentzako Zerbitzuen arloetan batez ere.

Gehien erabiltzen den era juridikoa Autonomoarena izaten da. 2017ko ekitaldiari dagokionez, Durangaldeko Behargintzako enpresak sortzeko zerbitzuak 131 pertsonari eman zien aholkularitza, eta zortziehun kontsultatik gora erantzun ziren. Horietatik 74 emakumeak izan ziren eta 57 gizonak. Guztira, ekintzaile hauek 60 enpresa berri jarri zituzten martxan, eta 85 lanpostu sortu zituzten. Adinari dagokionez, ekintzaileen profila gaztea da, Lanbide Heziketa eta Prestakuntza Zikloko ikasketadunak, 25 eta 35 urte bitartekoak eta teknologia berriak erabiltzen ohituta daudenak.

· Ikastaroak · Hirurogei enpresa berrietatik, 55ek Banakako Enpresaburu moduan erabaki dute hastea bere jarduera, eta beste 5ak Ondasun Erkidegoak dira. Enpresaren kudeaketarako prestakuntzari begira, Ekintzaileentzako oinarrizko trebakuntzako 3 ikastaro antolatu dira eta 52 pertsonak hartu dute parte; SPRIrekin batera beste ikastaro bi (13 pertsona), eta enpresak merkatuan finkatzeko ikastaro bi (8 enpresa). Ekintzaileentzako Bitaminak deitzen diren 5 jardunaldietan, berriz, 50 pertsonak hartu dute parte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu