Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
10:44 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak astelehenean emango dio hasiera partaidetzan oinarritutako aurrekontuei buruzko prozedurari

Amorebieta-Etxanoko Udalak partaidetzan oinarritutako prozesua jarri du martxan udal aurrekontuak egiteko. Prozesu irekia da, eta horren bitartez, udalerriko biztanleek euren proposamenak egin ahal izango dituzte, udal aurrekontuaren parte bat zelan erabili erabakitzeko. Udalak 265.000 euro erreserbatuko ditu horretarako, hau da, aurrekontuan jasotzen diren inbertsioen %10.   

amore

 

Martxoaren 26tik maiatzaren 15era, prozesuan parte hartu gura duten 16 urtetik gorako herritarrek eta Amorebieta-Etxanoko elkarteek eta erakundeek, Udalaren eta Ametxen webguneetan dagoen formularioa bete, edo euren proposamena Udaletxean edo Zelaietan entregatu ahal izango dute.

· Eskakizunak · Proposamenak udal eskumenekoak eta interes orokorrekoak izan beharko dira, eta gehieneko iraunaldia urtebetekoa izango da. Proposamena ahalik eta zehaztasun gehienez deskribatzea eskatzen da, zer proposatzen den, zergatik eta zertarako adieraziz.

Proposamen guztiak batu eta gero, udal sailek haien edukia ikuspuntu teknikotik, juridikotik eta ekonomikotik aztertuko dute.

Udal teknikarien iritziz bideragarriak diren proposamenek lehentasuna izango dute Amorebieta-Etxanoko 2019ko udal aurrekontuan sartzeko.

Prozesua amaitzean, Udalak aurkeztutako proposamen guztien berri emango du (iraingarriak edo difamaziozkoak izan ezik). Aurrekontuan jasotzen ez diren proposamen bideragarriak hurrengo ekitaldietan gauzatu ahal izango dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu