Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
5:33 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

IURRETAKO JAI BATZORDEA: «Laguntza eske gatoz, taldea indartu nahiko genuke»

Testua · Iurretako Jai Batzordea

Kaixo Iurreta, askok jakingo duzuen moduan Iurretako Jai Batzordea borondate osoz lanean aritzen diren herritarrez osatua egon da beti. Sortu zenetik gaur egun arte jaiak Herritik eta Herriarentzat egin ditugu, jaiei duten herritar nortasuna emanaz.

Gaur egun ere hala aritu arren gero eta gutxiago gara eta hori dela medio laguntza eske gatoz, taldea indartu nahiko genuke. Lanerako esku berrien eta jaiak barrutik bizitzeko gogoa duen ororen bila gabiltza, zure bila gabiltza. Gazteen ideia berriak behar dira, helduen esperientzia, gurasoen parrandarako gogoa eta guztion bizipoza!

Horregatik, Jai Batzordearen parte izan nahi baduzu, jaiak barrutik bizi nahi badituzu, beharrerako eta parrandarako gogotsu bazaude etor zaitez apirilaren 16an, astelehena, arratsaldeko 20:00tan Goiuria Kultur Gunean egingo den batzar irekira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu