Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
5:31 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Joseba Sarrionandiaren bizitza eta obra hizpide, Elorrion

elorrio sarrionandia

Txus Arrieta, Peru Magdalena eta Isabel Abrego.

 

Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren bizitza eta haren literatura ezagutzeko aukera izango dute elorriarrek apirilean zehar. Izan ere, Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna dela baliatuta, urtero berritzeko asmoa daukan ekimen berri bat martxan jarri du bertako udalak.

“Elorriarrak irakurketara bultzatu nahi ditugu, eta horretarako bitartekoak eta noizbehinka horrelako egitasmoak jarri nahi dizkiegu eskuragarri. Elorrioko liburutegiak sei alditan irabazi du, azkena 2017an, estatu mailako Maria Moliner saria irakurzaletasuna sustatzearren, eta hori lan onaren seinale da. Irakurzaletasuna bultzatzen jarraitu asmoz, alboan, Iurretan, jaio zitzaigun idazle paregabe baten ibilbidea errepasatuko dugu, liburutegitik atera eta kultur adierazpen ezberdinetan ezagutaraziz”, azaldu du Txus Arrieta Euskara, Hezkuntza eta Gizarte arloko zinegotziak. Gainera, ekimen hau urtero errepikatzeko asmoz jaio dela nabarmendu nahi izan du Arrietak.

Sarrionandiaren figura kontuan hartuta, hainbat ekimen antolatu dituzte. Hasteko, apirilak 16tik 27ra bitartean, Elorrioko liburutegiak Sarrionandiaren obra guztia eskuragarri izango du maileguan hartzeko. Apirilaren 19an, ‘Irakurketaz’ poesia-performance-a egingo dute plaza inguruan.

Apirilaren 26an, berriz, Peru Magdalena durangarrak eta Pello Salaberria elorriarrak duela gutxi ekoitzitako Joseba Sarrionandia. Hemen eta Han dokumentala eskainiko da Arriolan. Bertan, Sarrionandiarenaz gain, hurbileko izan dituen lagunen eta artisten parte hartzea jasotzen da. Izenburuak iradokitzen duen moduan, hemen eta han kokatzen da dokumentala, Euskal Herrian eta Kuban, alegia.

Dokumentalaren ostean, Magdalena zuzendariak solasaldia irekiko du Sarrionandiaren figura aztertzeko eta irakurzaletasunaz solasteko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu