Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:31 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Astelehenean hasiko dira Amorebieta-Etxanoko Musika Eskolako lanak

Udalak apirilaren amaieran hasiko ditu Amorebieta-Etxanoko Musika Eskola berria eraikitzeko lanak. Udalak BYCAM SA enpresari esleitu dio azpiegitura horren eraikuntza.

musika eskola

Lanei hasiera emateko anbulatorio zaharra eraitsi egingo da, eta horrek 1.000 m2ko lekua utziko du Musika Eskola berria eraikitzeko. Eraikin berriak, bistan geratuko den pilotalekuaren jatorrizko horma kontserbatuko du. Horrela, Udalak azpiegitura berri eta modernoa bultzatuko du eta, aldi berean, herriaren ondarearen parte bat kontserbatuko du. Eraikin berria, ingurumenaren ikuspegitik iraunkorra izateko eta bere energia kontsumoa eta ingurumen arloko eragina ahalik eta txikienak izan daitezen diseinatu da.

Eraikinak lau solairu erabilgarri izango ditu. Beheko solairua gune erabat diafanoa izango da, eta sarbide zuzena izango du Txiki Otaegi kaletik. Leku horretan egongo dira atezaintza, jendearen arretarako zerbitzua eta itxaroteko gunea.

· Argitasun handia · Hurrengo hiru solairuak, erdian egongo den kristalezko eskailera handi baten bitartez egongo dira komunikatuta. Horrek argitasun handia emango dio espazioari, Zelaieta parkearen ikuspegi bikainak eskaintzeaz gain.

Lehenengo solairuan irakasleen gelak, erabilera anitzeko aretoa eta biltegia egongo dira. Bigarren solairuak, haize eta soka musika-tresna, gitarra eta piano gelak jasoko ditu, musikoterapia lantzeko guneaz gain. Amaitzeko, hirugarren solairuan alboka, akordeoi, txistu, trikiti, perkusio eta joera berrien gelak egongo dira.

Proiektuaren aurrekontu osoa 2.570.000 eurokoa da, eta lanak egiteko epea 18 hilabete ingurukoa.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu