Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:53 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Mankomunitateak 109.000 euro bideratuko ditu euskara, kirolak eta gizarte ongizate arloetako diru-laguntzetara

· Deialdiak gaur,  argitaratu dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak euskara, kirolak eta gizarte arloko diru-laguntzen deialdiak argitaratuko ditu. Datozen egunetan Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira deialdi ezberdinak.

image001

Euskara arloan, alde batetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduek kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jar ditzaten eta, bestetik, irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek euskara sustatzeko ekintzak gara ditzaten. Gizarte arloan aldiz, nazioarteko kooperazioak garatzeko proiektuak eta desgaitasun intelektuala dituen pertsonak gizarteratzeko proiektuak lagunduko dira. Kiroletan, trinketea, belodromoa eta atletismo pista erabiltzeko diru-laguntzak ematen ditu Mankomunitateak.

· Euskara · 

Kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru-laguntzak: helburua eskualdeko hizkuntza-paisaian eragitea da. Hala, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten eta enpresa txikitzat (50 langiletik behera) jotzen diren establezimenduek diru-laguntza jasoko dute, 2017an kanpoko errotuluak edo webguneak euskaraz jarri badituzte. Guztira 3.000€ bideratuko dira diru-laguntza hauetarako eta onuradunek, gehienez 500€ jaso ahal izango dituzte.

Euskara sustatzeko ekintzetarako diru-laguntzak: Deialdi honen xedea da entitateei edo irabazi asmorik gabeko elkarteei 2018an euskara sustatzeko ekintzak garatzen laguntzea. Diru-laguntza jaso ahal izateko, programak edo ekintzak Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herri guztietan edo batzuetan garatu beharko dira; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren. Guztira 8.000€ bideratuko dira diru-laguntza hauetara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskara Zerbitzura jo daiteke (www.durangaldeaeuskaraz.eus) edo 946232522 telefonora.

· Ongizate arola · 

Desgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko irabazi asmorik gabeko erakundeei emandako diru-laguntzak: Diru-laguntza hauek hiru helburu dituzte: desgaitasun intelektuala duten pertsonen autonomia bultzatzea, kirolaren bidez, aisiaren bidez edo konpainia egitea, familiek atseden hartzeko tarteak izan ditzaten. Deialdi honetarako 30.000€ bideratuko dira.

 Garapenerako lankidetzako proiektuak eta garapen bidean dauden herrialdeetako haurrentzako aldi baterako egonaldientzako emandako diru-laguntzak: Deialdi honetarako 20.000€ bideratuko dira.

· Kirolak · 

Landakoko atletismo pista, Abadiñoko Tornosolo trinketea  eta Berrizko Marino Lejarreta belodromoa kudeatzen ditu Mankomunitateak eta urtero irabazi-asmorik gabeko erakunde edo kirol elkarteei instalazio hauetan kirol-programak egiteko diru-laguntzak ematen dira. Trinketerako 1.000€ko laguntza bideratu da, belodromorako 7.000€ eta atletismo pistarako 40.000€.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu