Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
7:58 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 72 Km/h

‘EKIN LANARI’ · Amorebieta-Etxanoko Udalak jardunaldi bat antolatu du herrian enplegua sustatzeko

Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Ekin Lanari’ enplegu jardunaldia antolatu du.  Ekimen honen bidez Udalak enplegua sustatu nahi du herrian.

AIC Amorebieta MAIER IBAN 1

ARGAZKIA · I. Gorriti

Jardunaldia apirilaren 26an izango da, 9:30etik 18:00etara Zelaieta Zentroan. Enpleguarekin lotura duten inguruko enpresa eta erakundeek parte hartuko dute eta enplegua bilatu edota dutena hobetu nahi duten herritarrek.

Lan bila dabiltzan herritarrak eta enpresak harremanetan jartzeko aukera emango du hitzordu honek. Halaber, bertaratuen curriculum profesionala hobetzeko dauden hainbat prestakuntza eskaintzaren berri izango dute.

Jardunaldian enpresei bereziki zuzendutako foro bat egongo da. Bertan parte-hartzaileek beraien negozioen eraginkortasuna hobetzeko dauden hainbat laguntzen berri izango dute. Enplegu foro bat egongo da eta herritarrei zuzendutako hainbat tailer eta hitzaldi. Helburua herritarrek eta enpresek dituzten gaitasunak hobetzea da.

· Enpresen foroa eta enplegu foroa · Enpresen foroa 09:30etik 14:00etara herrian dagoen Zelaieta Zentroan egingo da. Enpresak eta erakundeak bilduko dira hainbat gai lantzeko. Beste batzuen artean, hauek: berdintasuna enpresetan, 4.0 industrian kudeaketa digitala, enpresetan Desgaitasunari buruzko Lege Orokorra betetzen den edota enpresa eta enplegurako diru-laguntzak.

Enplegu foroa bestalde, herritarrei zuzenduta dago eta helburua dauden prestakuntza aukerei buruzko informazioa ematea da. Aldi berean, enplegu aukerak eskaini nahi dira eta ekintzailetzarako aholkularitza.

Horretarako, gune batean enpresek curriculumak jasoko dituzte eta ikastetxeek beraiek ematen duten prestakuntzari buruzko informazioa emango dute.

Parte hartuko duten enpresak ondorengoak dira: UPV/EHU, Hetel, Lanbide, Caritas, CIFP Zornotza LHII, Dema, Merkataritza Ganbera, Adecco Profesional, Ametx Erakunde Autonomoa, Zulaibar-Arratiako Lanbide Ikastegia eta Enplegurako Udal Bulegoa.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu