Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
6:27 am,
temperature icon 8°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Abadiñoko Udalak arautu egin du Urkiolako San Antonio Azoka

· Epe bat zabaldu da lehen aldiz, Azokan parte hartu nahi dutenek izena emateko

Abadiñoko Udalak epe bat zabaldu du, lehen aldiz, ekainaren 13ko Urkiolako San Antonio azokan parte hartzeko izena emateko. Udalak eta  Urkiolako Landa Garapena elkarteak  dokumentu bat adostu dute zeinetan finkatzen diren  azoka horretan parte hartzeko baldintzak eta betekizunak; esaterako, azokaratzeko lehentasuna izango dute eskualdeko saltzaileek, euren etxalde edo ustiapenetan egindako lehengaiak erabiltzen dituztenek, edo elikagai ekologikoak saltzen dituztenek, besteak beste. Asmoa da aukera berdinak ematea Urkiolako azokan parte hartu nahi duten ekoizle guztiei.

san antonio urkiola

Paduako San Antonio. ARGAZKIA. Iban Gorriti

Era berean, jakinarazi da aurtendik aurrera Urkiolako Azokaren antolatzailea ez dela izango bakarrik Urkiolako Santutegia, baina baita ere Abadiñoko Udala eta Urkiola Landa Garapena.

Azokan parte hartu nahi duten ekoizleen artean puntuazio berdinketa bat gertatzen bada, ekainaren 4an egingo den zozketa batean aukeratuko dira azkotaratuko direnak eta zein tokitan jarriko den saltzaile bakotxa.

· Postuak · Produktu bakotxeko gehieneko txosna kopuru bat finkatu da. Hala, barazkiak saltzeko lau saltoki egongo dira; Bizkaiko Txakolina eta Bizkaiko Sagardoa saltzeko, lau; eztia saltzeko, 2; ogia, euskal pastela eta gozokiak saltzeko, 8; ardi gazta saltzeko, 6; beste gazta batzuk saltzeko, 3; ahate eta antzarakiak saltzeko, 1; txarriki eta okela kontserbak saltzeko, 1; eta beste produktu batzuk saltzeko, 21. Posturen bat hutsik geratuko balitz, handitu egin liteke beste produktuak saltzen dituzten txosnen kopurua.

Saltokiak zabalik egon beharko dira 10:00etatik 15:00ak arte, eta salgaien prezioa kartel batean idatzita egon beharko da.

Izena eman nahi duenak Udalaren San Trokaz plazako SAC/HAZ bulegora joanda egin dezake eskaria, edo  bestela emailez: haz@abadiano.org

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu