Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
5:24 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Mankomunitateko euskara arloak ‘Euskaraldia’ sustatzeko bideoa sortu du

Testua · Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak ‘Euskaraldia, 11 egun euskaraz’ egitasmoaren baitan egindako bideoa aurkezten du. Egitasmo honek hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, euskara gehiago praktikatuz eta euskarazko komunikazioa bermatuz, eta 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskal Herri osoan.

Parte hartzeko bi baldintza baino ez dira bete behar: euskaraz hitz egitea edo ulertzeko gai izatea eta 16 urtetik gorakoa izatea.

Durangaldeko herriak elkarlanean bildu dira egitasmo honetara, gure eskualdeko euskaltzaleek “euskara ahalik eta gehien erabili” dezaten. Horrela, herri bakoitza bere bidea egiten hasi da eta zenbait herritan jada hasi dira lehenengo aurkezpenak egiten.

Mankomunitateko Euskara Sailak ere bere aletxoa jarri nahi du Euskaraldian eta bide horretan baliagarriak izango diren euskarriak sortuko ditu. Bideoz gain, Durangaldeko euskaldunen komunitate digitala izango den webgunea prestatzen ari da. Honenbestez, bideoa herritarren esku geratzen da nahi bezala zabaldu dezaten.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu