Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:21 am,
temperature icon 11°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

500 ume baino gehiagok hartuko dute parte Durangoko musika eskolak antolatutako kontzertu didaktikoetan

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioak maiatzaren 15 eta 17an kontzertu didaktikoak eskainiko ditu Durango eta Iurretako 5 eta 6 urteko eskola-umeei zuzenduta. Guztira 550 umek hartuko dute parte. Aurten ikastetxeak kontzertu didaktikoak eskaintzen dituen seigarren urtea da.

ESKOLA

Urte honetan ikastetxeak 2014. urtean egindako proposamena errepikatuko du. Gaia hauxe da: “Peio eta otsoa” ipuin-musikala. Antzeztuko duten aktoreak hauek izango dira: Aitor Ormaetxea eta Sonia Villamor. Musika ikastetxeko Banda Gaztearen eskutik izango da, Lorena Rodriguez irakaslea zuzendariaren gidaritzapean. Ume txikiei zuzendutako kontzertua da, non musika, antzerkia eta txontxongiloak elkartzen diren. Jatorrizko musika Sergai Prokofiev musikagileak idatzi zuen baina gidoia aktoreek asmatu dute.

Kontzertu aurkezpenaren helburu nagusia, umeengan musikari buruzko  interesa eta kuriositatea piztea eta aldi berean musika-tresna desberdinak ezagutzea eta musika mota desberdinak interpretatzea da. Azken baten, musikarekin gozatu eta ondo pasatzea lortu nahi da.

Kontzertuek 30 minutuko iraupena izango dute eta arratsaldetan egingo dira, bi saio izango dira eguneko, eskolako ordutegian (15:00etan eta 15:45tan).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu