Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
7:35 am,
temperature icon 5°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Egoitz Gallastegik eta Silvia Biellak Berrizko jaietako kartel lehiaketa irabazi dute

2018ko Kartel Lehiaketaren epamahaiak aurtengo jaietarako kartela aukeratu du, Algortako Egoitz Gallastegi Fullaondoren “Txistu porrue” izeneko kartela hain zuzen ere.

Guztira 5 kartel aurkeztu dira eta hiru pasatu dira finalera eta hiruren artean epaimahaikideek “Txistu Porrue“ lelopean aurkeztu zen kartela aukeratu dute. Beraz, honek irabaziko du 400 euroko saria.

Bestalde, lehenengo saria lortu duen persona Berrizkoa ez denez, herri mailako saria Silvia Biellaren “Gozatu jaietan” izeneko kartelari eman diote 150 euroko sariarekin. Silvia Biella aurreko bi urtetako irabazlea izan da lehiaketa honetan.

Sin título-1

Ezkerrean, Egoitz Gallastegik egindako lana, eta bestea Silvia Biellarena.

Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egin da apirilaren 23tik maiatzaren 4ra arte. Bitartean, Berrizko herritarren botoen bidez, lehiaketa irabazi dezaketenak  aukeratu dira. Ondoren, boto gehien zituzten hiru obren artean, epaimahaiak erabaki du zein den lehiaketa irabaztea merezi duena.

Sari banaketa jaietan izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu