Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
5:59 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Bartolome Ertzilla Erdi Mailako Kontserbatorioko ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte Kurutzesantu museoan

Maiatzaren 17 eta 18an Bartolome Ertzilla Erdi Mailako Kontserbatorioko ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte Kurutzesantu museoan.

Foto

Beste ikasturte batzuetan moduan, hainbat espezialitatetako ikasleek parte hartuko dute, errepertorio zabal batekin. Honako obra hauek izango dira: Mozart, Rachmaninof, Massenet edo Ansorena, beste batzuen artean. Interes eta maila handiko proposamen musikala da, kontserbatorioa amaitzen duten ikasleak direlako.

· Leku aproposa · 2007-2008 ikasturtetik egiten da kontzertu hau Kurutzesantun. Museo honetan egitea erabaki zen, kontzertuak egiteko leku aproposa delako; arkitektura aldetik bikaina da eta Durangoko ondare kulturala da. Horretaz aparte, akustika egokia dauka kontzertu hauek egiteko.

Aurtengo egitaraua zabala da; berritasun moduan hiru kontzertu eskainiko dira, bi maiatzaren 17an eta hirugarrena maiatzaren 18an. Azkenengo horretan, kontzertuaren protagonistak Maria Azurmendi eta Ines Parbole-ren pianoko ikasleak izango dira.

Kontzertuen ordutegiak hauxek izango dira: ostegunean 18:45 eta 20:00ean eta ostiralean 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu