Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
6:01 am,
temperature icon 12°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak akordio bat sinatu du herriko langabetuak laneratzeko

Amorebieta-Etxanoko Udalak Chaves Bilbao, International Bronmetal, Vizcaína de Industria eta Comercio e Ibaitor enpresekin lankidetza hitzarmen bat sinatu du langabetuei prestakuntza eman eta ondoren laneratzeko. Akordio honekin Udalak herriko langabetuen prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetu eta herritar hauek laneratu nahi ditu.

firmaAmorebietaEtxano15052018

Horretarako, Amorebieta-Etxanoko Udalak profesionaltasun egiaztagiria lortzeko ikastaroak eskainiko dizkie langabezian dauden herritarrei, ikastaroa amaitu ondoren berehala laneratzeko aukera izan dezaten.

Enpresek hautagaien artean gehienez 15 lagun aukeratu ditzakete prestakuntza jaso dezaten.

Obras puente Amorebieta IBAN

ARGAZKIA · I. Gorriti

· Kontratatzeko konpromisoa · Enpresek hasierako taldeko parte-hartzaileen %50 kontratatzeko konpromisoa hartzen dute, gutxienez 6 hilabeterako lanaldi osoan edota 12 hilabeterako lanaldi erdian. Kontratua prestakuntza amaitu eta hurrengo hiru hilabeteren barruan egin behar da. Langileak lan kontratu bidez kontratatuko dira. Ezin izango dira ondokoak erabili: praktikaldiko lan-kontratuak edo prestakuntza lotura duten kontratuak.

Gainera, hautagaiak aukeratzerakoan, gizon-emakumeen arteko berdintasun printzipioa aplikatuko da, gutxienez sexu bakoitzak %40ko ordezkaritza izan beharko duelarik, betiere hautagai kopuruak horretarako bide ematen badu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu