Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
2:08 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Gizarte Ekintza eta Berdintasun Sailek partaidetza prozesu bat abiatu dute Amorebieta-Etxanoko herritarrentzat

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Sailek partaidetza prozesu bat abiatu dute herritarrek bi sail hauen berri izan eta iritzia eman dezaten. Komunikazio bide berriak martxan jarri nahi dira eta herritarrek hobeto ezagutu ditzatela Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak eta Berdintasun Sailak burutzen dituzten ekimenak.

proceso participativo igualdad y accion social

Liburuxka bat bidali da etxe guztietara, galdetegi batekin. Galdetegi hori erantzun eta hainbat lekutan utzi ahal izango da.

· Informazio guneak · Maiatzaren 21, 22 eta 23an Udalak informazio gune mugikor batzuk jarriko ditu herriko hainbat lekutan. Gune horietan herritarrek Berdintasun arloan eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan egiten denari buruzko iritzia eman ahal izango dute. Izan ere, galdetegia uzteko kutxa batzuk egongo dira.

Bi Sailek egiten dituzten jarduera guztiak azaltzeko liburuxka bat emango zaie herritarrei. Informazio hori emateaz gain, galdetegi bat egongo da herritarrek esan dezaten zer hobetu behar den edo ze ekimen sustatu beharko litzatekeen. Herritarrak inplikatu nahi dira bi arlo hauen garapen eta hobekuntzan.

Galdetegiak ondokoetan utzi ahal izango dira: Udaletxea, Nafarroa Zentroa, Zelaieta Zentroa eta informazio guneak. Web orrian ere galdetegia bete ahal izango da (ekainaren 3ra arte): https://www.amorebieta-etxano.eus/es/Servicios/area-de-igualdad/encuesta-proceso-participativo

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu