Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
4:25 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Amorebieta-Etxanok herriko pintxorik onenak bilatuko ditu Zornotzan Jan Alai lehiaketaren VII. Deialdian

“Zornotzan JAN ALAI” Amorebieta-Etxanoko pintxo ibilbidearen zazpigarren edizioa datorren ostegunean hasiko da, maiatzaren 24an. 35 establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan. Bi sari nagusi egongo dira eta sari berezi bat zerbitzaririk onenarentzat.

jan alai 2018 - copia

Epaimahaia gastronomia arloan adituak diren hiru pertsonek osatuko dute eta lehiaketaren amaieran jakinaraziko da nortzuk izan diren. Lehiaketak irauten duen lau egunetariko edozeinetan, epaimahaikideak ostalaritza establezimenduetara joango dira era anonimoan, banaka edo taldean, eta pintxoak probatu eta eskatutako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute.

Epaimahaiak kontuan hartuko ditu ostalaritza establezimenduaren ezaugarriak: handia edo txikia den, jatetxea den, taberna, pintxoa ateratzeko zenbat denbora behar duten, etab. Era berean, ondokoak era baloratuko dira: nola aurkeztuta dagoen, lehengaien kalitatea eta oreka, zaporea osotasunean, gozamena eta originaltasuna.

Gainera, lehiaketak sari herrikoi bat du eta zerbitzaririk onenari saria baita. Bi hauek herritarrek aukeratuko dituzte.

Beraien iritzia eman nahi dutenek, txartel bat jasoko dute lehiaketan parte hartuko duten edozein taberna edo jatetxetan. Herria bost gunetan bereiziko da eta gune bakoitzean gutxienez hiru pintxo jan beharko dira. Horrela, bakoitzak bere pintxoen ibilbidea egingo du.

Pintxoak jan ondoren, txartelean gure iritziz hiru onenak idatziko ditugu, lehentasun hurrenkera errespetatuz eta baita profesionalena iruditzen zaigun zerbitzariaren izena ere.

Establezimendu bakoitzak lortutako puntu guztiak batuko dira eta puntuak osotara batu ondoren, “JAN ALAI 2018” lehiaketako pintxo herrikoirik onena aukeratuko da. Modu berean, zerbitzaririk profesionalena aukeratuko da eta herriko pintxoen Top Tena osatuko da.

Sari banaketa maiatzaren 27an izango da, 20:00etan, Zelaieta Zentroko auditorioan.

· Prezio herrikoiak · Ekimen honek arrakasta izan dezan, herritarrek parte hartzea oso garrantzitsua izango da aurten ere. Horretarako, ekimena bultzatzeko, beraien iritziz pintxorik onenak zeintzuk diren esanez txartela betetzen dutenek, 500 euroko saria izango duen zozketan parte hartuko dute.

Taberna eta jatetxeen ordutegira hobeto egokitzeko, aurten arratsaldeko ordutegia aldatu egin da. Goizetan 12:00etatik 15:00etara eta arratsaldetan 18:00etatik 21:00etara izango da.

Ordutegi horretan pintxoak jateko aukera egongo da baina ordutegi horretatik kanpo establezimendu bakoitzak erabakiko du pintxoak eskaintzen jarraituko duen edo ez. Gainera, establezimendu bakoitzak bere pintxoaren prezioa erabakiko du, betiere euro 1 eta 2 artean kostatu beharko delarik. Ostalari bakoitzak bere pintxoari jarri dion prezioa esku-orrian agertuko da, pintxoaren argazkiarekin eta osagaiekin batera.

Lehiaketari bizia herritarren parte-hartzeak emango dio. Honek Amorebieta-Etxanon bezero asko mugiarazten ditu. Milaka lagun egongo dira taberna eta jatetxeetan pintxoak probatzeko eta hori berori sari bat da parte hartuko duten guztientzat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu