Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:21 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Elorrioko liburutegia 11 orduz jarraian egongo da zabalik ekaina bukaerara arte

9:30etik 20:30era irekiko da liburutegia, itxiera ordua luzatuz eta eguerdian, Iturri Kultur Etxea itxita dagoen bitartean, zabalik mantenduz.

liburutegia

Elorrioko Udalak udal liburutegiaren ordutegia luzatuko du azterketa garaian. Izan ere, astelehen honetan hasi eta ekaina bukatu artean, 9:30ean ireki eta 20:30ean itxiko da, hamaika orduz jarraian zabalik izanda.

Orain artean eguerdiko orduetan, Iturri Kultur Etxea publikoarentzako itxita egoten den bitartean, Liburutegia ere itxita egoten da. Orain, hala nahi duenak, aukera izango du bertaratzeko. Itxiera ordua ere 20:30era arte luzatuko da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu