Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
4:33 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

12 BERTSOLARI LEHIAN · Durangaldeko V. Kopla Txapelketa Elorrioko gaztetxean izango da ekainaren 2an

Mugalari

Dozena bat bertsolari lehiatuko da ekainaren 2an Durangaldeko “txapalateru” berria izateko. Izan ere, eskualdeko kopla txapelketan nagusitzen denak, txapalata edo inbutu bat jasotzen baitu opari.

Elorrioko gaztetxean egingo da txapelketako saioa, gaztetxeak berak 30 urte betetzen dituenean. Ekainaren 2an, gaueko 22:00etan hasiko da saioa eta sarrera doakoa izango da.

Miren_Amuriza_2011n (1)

Miren Amuriza. PHOTO. Wikipedia

Taula gainean Ainhoa Urien eta Amaia Ugaldek gidatuta, hamabi bertsolari izango dira entzungai: Eneko Abasolo, Bittor Altube, Aitor Bizkarra, Txaber Altube, Miren Amuriza -emakume bakarra-, Eneko Barruetabeña, Aitor Esteban, Unai Iturriaga, Beñat Ugartetxea, Ander Sarriugarte, Gorka Pagonabarraga eta Manu Goiogana.

Orain arteko lau txapelketetan, Beñat Ugartetxeak, Unai Iturriagak, Miren Amurizak eta Josu Zabalak eraman dute norgehiagokako txalapata saria.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu