Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:03 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

‘309 egun’, Jon Ander Ramos

Jon Ander

Jon Ander Ramos

Gaurko egunez, duela 81 urte Izurtza eta Mañaria frankisten eskupean gelditu ziren. Durangaldeko azken erresistentzia guneak. Izan ere martxoaren 31tik haratago badago zer kontatu. Hortan aritu gara aurtengoan Elorrioko Udalak Laumunarrieta elkartearekin batera antolaturiko memoria historikoaren astean.

Jon ander

Gure helburua Elorrioko ikastetxeetako ikasleei Durangaldeak 1936ko uztailaren 18tik 1937ko maiatzaren 23ra bitartean pairaturiko egoera lazgarriaren berri ematea izan da. Otxandioren bonbardaketarekin hasi eta Izurtza eta Mañaria herrien erorketara bitartean gure eskualdea hamaika bider bonbardatua izan baitzen.

astea

Ikasle zein irakasle gogotsu aritu dira, eta hori benetan eskertzekoa da. Gure esku dago historia liburuetan ageri ez diren gertuko kontuak helaraztea, eta transmisio horretan funtsezkoak dira gure gazteak. 81 urte eta gero, ezer gutxi dakigu oraindik. Beraz, aurrera begira jarri behar gara eta txalotzekoak dira halako ekimenak. Honetan ibili zaretenok, biba zuek!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu