Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
7:41 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

ERABAKI: «Zer nahi dugu Durangoko trenen lurretan?»

Testua · Erabaki plataforma

Ematen du iritsi dela ordua. Badira 5 urte baino gehiago trena lurperatu eta libre geratu direla trenbideak okupatzen zituen lurrak. 5 urte hauek espekulazio askotarako abagunea eman dute. Batzuk nahita eraginda eta beste batzuk ezjakintasunak, denok bukatzen dugu galdera bera egiten. Azkenean zer egingo da libre utzitako espazio honekin.

Erabaki 1

ARGAZKIA · Erabaki

Duela 10 urte proiektu bat onartu zen, zeinek 5 etxebizitza dorre, errepideak, erabilera erlijiosorako partzela,… barnebiltzen zituen. Baina gerora jasotako datuek, askotan kontrajarriak, dudak sortu dituzte. Horregatik, duda guzti hauekin bukatzeko, sortzen da ERABAKI, bi helburu nagusi dituen plataforma herritarra:

  1. Herritarrak ondo informaturik egotea eremu horietarako onartuta dagoen proiektuari buruz.
  2. Behin informaturik, Durangoko herritarrei galdetzea gune horretan zer egitea nahi duen.

Guzti horregatik, hainbat ekimen eta ekintza eramango ditugu aurrera, herritar orori zuzenduta dagoen gaurko aurkezpena kasu. Gero, informazio guzti hau ere auzoetara eraman nahi dugu, hauek ere informatuz. Bitartean, sinadurak batzen egongo gara, gaiari buruzko herri-galdeketa bat egin ahal izateko.

Plataforma hau herritar talde batek gaiari buruzko zuten arduratik sortu da. Esaten genuen bezala, duela 5 urte lurperatu zen trena eta ordutik erabilerarik gabe egon da Durango erdian, honetarako duela 15 urte proiektu bat egin zen bitartean.

15 urtetan gizartea, eta berarekin batera jendea, aldatu egiten da. Hori dela eta, ERABAKI osatzen dugunok uste dugu orduko plana gelditu beharra dagoela. Hau gelditu eta martxan jarri prozesu partehartzaile bat guztiok iritzia eman eta bozkatu ahal izango den eremu horretan egingo dena: durangarrak, elkarteak, Udala, Eusko Trenbide Sarea,…

Erabaki 2

ERABAKI ukatua izan den informazio bat lortzeko plataforma herritar bezala sortzen da “trenaren lurretan” egingo denari buruz. Helburua da Durangoko herritarrei, ahal den heinean, PERI Ferrocarril bezala ezagutzen den proiektu honi buruz erantzunak ematea: Zein da egin nahi diren etxebizitza kopurua?, Zenbat eremu egongo da zuzenduta aisialdirako?, Nola eragingo du trafikoaren dentsitatean? Nolakoak izango sarrera eta irteera errepideak? Zer esan nahi da erabilera erlijiosorako zuzendutako partzelak daudela esatean? Luxuzko etxebizitzak egin nahi dira oraindik? Beharrezkoak ahal dira 554 etxebizitza berri herrian?,… Eta beste galdera asko.

Plataformaren sorreratik saiatu izan gara erantzunak aurkitzen, eta uneoro azaltzen dira galdera berriak. Horregatik eskatzen diegu erantzunak eman ahal digutenei gauzak argitzea. Eta behin informazioa jasota, berritu ahalko litzateke beste garai eta egoera sozioekonomiko bateri dagokion proiektua.

Guzti honegatik, Euskadiko Tokiko Erakundeen 2/2016 legearen 80.4 artikuluak ematen digun aukera baliatuz, informazio eta sinadura bilketa kanpaina bat jarriko dugu martxan herri-galdeketa bat eskatzeko. Beraz, gure azkeneko helburua da gaur eguneko proiektua aldatzea eta durangarron beharrizanetara doituko den beste bat planteatzea herritar guztion partehartze eta erabakiaz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu