Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
1:55 am,
temperature icon 8°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Abadiñoko San Prudentzio jaiei buruzko bigarren azterketa saioa genero ikuspegitik

Abadiñoko San Prudentzio jaiei buruzko bigarren azterketa saioa genero ikuspegitik

Abadiñoko Udalak antolaturik, maiatzaren 30ean egingo da Errota Kultur Etxean San Prudentzio jaiak genero ikuspegitik aztertzeko bigarren saioa.

Ignacio Conde Martin San Prudentzio 2018

Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta bertaratzen direnek elkarrekin aztertuko dituzte jaiei buruz bildu duten materiala (argazkiak, oharrak edo bestelako dokumentuak). Era berean, elkarrekin hausnartuko dute nola bihurtu jaiak gero eta parekideagoak. B

atzarra herritar guztiei zabalik dago. Joan aurretik, jaien inguruko behaketa lana egin dutenek, edo jaien gaineko oharrak, argazkiak edo bestelako materialak prestatu dituztenek, material hori Errotan eta Mediatekan enregatu ahal izango dute, edo emailez bidali Berdintasun Arlora, helbide honetan: berdintasuna@abadiano.org.

Beharrezkoa da asistentzia konfirmatzea 944669420 telefonora deituta edo Berdintasun Arloko emailera idatzita.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu