Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
1:52 am,
temperature icon 7°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

EH BILDU · «Durangoko estazioari buruzko mozio bat aurkeztuko dugu astearteko osoko bilkuran»

GUTUNA · EH Bildu

Mezu honen bidez helarazten dizuegu hurrengo astean, maiatzak 29an, izango den Osoko Bilkuran aurkeztuko dugun mozioetako bat. Hilabete honetan 16:00tan izango da 17:00tan beharrean (badezpada abisatzen zaituztegu).

Mozioaren gaia Durangoko lurpeko estazioa izango da. Alde batetik, duela bi aste Arartekoak ETSri egindako gomendioari buruzkoa da, zeinak gomendatzen zion estazioan komun bat jartzea beharrezkoa zela. Eta bestetik, estazioko emergentziako sarreran egiten ari diren obrei buruzko informazioa eskatuz.

Espero dugun zuen eta herritarren interesekoa izatea.

TREN

ARGAZKIA · Iban Gorriti

· Durangoko estazioari buruzko mozioa ·

Duela bi aste jakin genuen Arartekoak Eusko Trenbide Sareari gomendatu ziola Durangoko tren geltokian komun batzuk jartzeko. Gomendio hau hilabete batzuk lehenago herritar batek Atxuriko bulegoan jarritako eskaeraren jarraipena zen. Lehenengo eskaera hau ETSk ez zuen erantzun, administrazio arazoak izan zirela esanez.

Arartekoari, ordea, erantzuna eman zion ETSk txosten baten bidez. Txosten honen arabera, komun hau jartzeak suposatuko lukeen gastua handiegia litzateke. Honekin batera, argudiatzen zuen beraien esperientzia txarra zela horrelako komunekin, drogadikzio, eraso sexista, bandalismo eta zikinkeria foku baitira.

Erantzun honen aurrean, Durangoko Udalak bere posizioa zein den azaldu beharra dagoela uste dugu, gure estazioaren baldintzetan atzera baikoaz. Estazio zaharrak bazituen komunak, eta zerbitzu ona ematen zuten, beraz, uste dugu beharrezkoa dela berriak ere horrela izatea. Gainera, gaur egunekoak ez du itxarongela bat ere ez, non trenaren zein bidaiariaren zain egon ahal den jendea, eraitsi zen estazio zaharrak bazeukan moduan.

Lurpeko tren geltokian konpondu beharreko puntu hauekin batera, Durangoko estazio honi buruz ere badago beste kexa asko. Adibidez, ezjakintasunak sortzen dituenak. Momentu honetan obrak egiten dauden arren, jendeak ez daki zehatz zer den bertan egiten ari direna. Batzuk uste dute sarrera berri bat egiten ari direla; besteek lehen zegoen emergentziazko sarrera hobetzen.

Beraz, ezjakintasun honekin bukatzeko, uste dugu ongi egongo litzatekela ETSk Durangoko Udalari eta herritarrei zehatz-mehatz ze obra egiten ari diren azaltzea, ez dago eta horrelako informaziorik Bulego Teknikoan.

Honela, Durangoko Udalak adosten du:

  • Eskatzea ETSri lehenbailehen jartzea Durangoko tren estazioak faltan dituen komun eta itxarongelak.
  • Durangoko Udalari eta Durangoko herritarrei jakinaraztea zehatz-mehatz estazioaren sarreran egiten diren obrak zeintzuk diren eta zer egin nahi den bertan.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu