Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:19 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

«Euskaraldia abiatu dugu Durangaldean: hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu»

Testua: Euskaraldia

· Eskualdean herri hauek eman dugu izena Euskaraldian: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Ortxandio, Zaldibar eta Amorebieta-Etxano

Euskal Herri osoa bustko duen olatua izango da Euskaraldia. Hizkuntza ohituretan pausu bat eman eta euskara errazago erabiltzeko bultzada ematea da ekimenaren helburua, eta aurten 11 egunez euskaraz bizitzeko ariketa egingo dugu. Euskal Herrian 300 herri inguruk egin dute bat Euskaraldiarekin, eta Durangaldeko herriek ere bai. Batzordeak sortu dira herriz herri, eta hasi gara astrooastro lanean.

Euskaraldia

Azken berrogei urteotan asko hazi da euskararen ezagutza Euskal Herrian, eta Durangaldean ere igarri dugu, besteak beste, D ereduak eta helduen alfabetatzeak gure herrietan izan duen eragina. Gero eta herritar gehiago gara euskara ulertzeko gai; eskualdean herritarren %60k
baino gehiagok ulertzen du euskara, eta herri batzuetan % 80tk gorakoa da kopuru hori. Bada,ulertzeko gaitasuna oinarri hartuta, euskaraz egiteko aukerak sortu gura dira Euskaraldian, erraztu egingo da euskaraz berba egitea eta euskara entzutea.

Ahobizi eta Belarriprest

Ariketa sozial honetan bi rol izango dira protagonistak:

– Ahobiziak: euskaraz ulertzen duten guztei euskaraz berba egiteko konpromisoa hartuko dute, eta ezezagunei lehen hitza euskaraz egingo diete.

– Belarriprestak: gutxienez euskaraz ulertzen duten pertsonak izango dira, eta, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena egingo diete. Agian ez dute bet euskaraz erantzuteko gaitasunik izango, erdaraz ere erantzun ahalko dute, baina ahobiziei euren rola betetzen lagunduko diete.

Ahoak eta belarriak aktbatzea da Euskaraldian egingo dugun proposamena: 2018ko azaroaren 23tk abenduaren 3ra, hamaika egunez, ahobizi eta belarriprest rolak hartuko ditugu Euskal Herri osoan. Rol horiek irudikatzeko txapak jantziko ditugu soinean, eta, horrela, erraz jakingo
dugu bakoitzak zer konpromiso hartu duen. 16 urtetk gorako herritarrei zuzendutako ariketa soziala izango da.

Ahobizi eta Belarriprest

Ahobizi eta Belarriprest Durangon.

· Erakundeak eta herritarrak: bi hankako proiektua · Euskaraldiaren ideia hainbat herritan egindako antzerako ariketetan dago. 2015ean hasita, Donostako Egia auzoan, Agurainen, Lasarte-Orrian euskaldunak aktbatzeko erronkak antolatu zituzten. Lasarte-Orriakoan sortu zituzten Ahobizi eta Belarriprest fgurak, eta erabilera neurketak egin zituzten, gainera, euskaldunak aktbatzeko proiektuaren eragina neurtzeko:

erronkak iraun artean 20 puntuz igo zen euskararen erabilera, eta gerora ere mantendu egin zen.

Esperientzia horiek herri gehiagotara zabaldu guran, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak hitzarmena sinatu zuten, eta euskararen herri osoan hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena martxan jartzea adostu zuten. Gerora, Nafarroako Gobernua eta Euskal Elkargoa ere batu dira ekimenera, eta euskalgintza eta kulturgintzako hamaika elkarte eta erakunde ere bai.

Euskaraldiaren berrikuntzetako bat hori da: hanka biko proiektua da, erakundeek eta herritarrek osatutakoa. Izan ere, enttateei euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten babes neurriak hartzea eta oztopo diren egoerak arintzea eskatu zaie.

· Batzordeak herriz herri · Durangaldean herri hauek eman dugu izena Euskaraldian: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Ortxandio, Zaldibar eta Amorebieta-Etxano. Herri horietan batzordeak sortu dira Euskaraldia lantzeko; izan ere, urte osoan prestakuntzan eta sentsibilizazioan egin beharko da lan, hizkuntza ohituren inguruan hausnartu eta azaroaren 23tk abenduaren 3rako egun horiek prestatzeko.

Gaurko aurkezpenean Euskaraldian sinesten dugun Durangaldeko herritarrak batu gar: batzordeetan lanean hasi garen herritarrak, Ahobizi edo Belarriprest izateko gonbidapena gogotsu hartu duten pertsonak, euskalgintzako kideak, gurasoak, teknikariak, ziengotziak Herri bakoitzak bere erritmora, talde bakoitzak bere neurrira, hasi dugu Euskaraldiko lanketa, hasi gara herrietan ekimen honen berri ematen. Gaur komunikabideen aurrean agertu gura izan dugu, publikoki adierazteko badatorrela Euskaraldia, eta gure herrietan ere igarriko dugula haren eragina. Gure batzordeak irekiak dira, interesa duen edonork parte hartu dezake, eta oso ondo etorria izango da gainera.

Hilabete batzuk falta dira 11 egunetarako, baina bidean badago lana.

Mankomunitateko euskara arloak ‘Euskaraldia’ sustatzeko bideoa sortu du

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu