Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:47 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 69 Km/h

Herriko merkataritza suspertzeko Plana abiatu dute Elorrion

“Herriko merkataritzaren jardun osoaren argazkia” jaso nahi du Udalak, eta horretarako Elorrioko merkatarien zein elorriarren iritziak jaso nahi ditu.

20120902ELORRIOKO_JAIAK_026

Herriko komertzio txikietako kontsumoa suspertu asmoz, Elorrioko Udalak plangintza bat jarri du martxan hurrengo asteetarako. Izan ere, Merkataritza Suspertzeko Plan horrek sektorea indartzeko erronkak identifikatu eta hamar urtetarako ekintza plan zehatza landuko du. Horretarako, Udalak, Elorrioko Merkatarien Elkartearen (EME) laguntzaz, herriko merkataritza jardun osoaren argazkia jaso nahi du, egiturazko premiak ezagutzeko asmoz.

“Etxetik irten eta herrian erostea bezalakorik ez dago, gertuko eta etxeko ditugun denda eta ostatuetan harremana eta konfiantza landu baitira urteetan. Bitartean, herrian ditugun merkatariak herria biziarazi eta dinamizatzen dute, dendari eta ostalari, herriaren zaindari zaizkigu, izan ere, herri baten bizi-indarraren bihotza dira, jakina baita, herriko merkataritza indartsu batek enpatia sortzen duela”, adierazi du Txus Arrieta Gizarte arloko zinegotziak prentsaurrekoan.

Elorrio Merkataritza

Plangintzak datozen asteetan garatuko diren hiru fase nagusi izango ditu. Lehenbizi, hiru elementutan oinarrituko den diagnostikoa landuko da. Oinarri horiek datuen azterketa, herriko komertzioei helarazitako galdetegiak eta merkatariekin egingo diren bakarkako elkarrizketak izango dira. Horrez gain, merkatariekin taldekako foroak antolatuko dira, norberaren iritziak mahai gainean jarri eta kezka zein lehentasunak adosteko.

Horrez gain, erosle elorriarren iritziak jaso dira, eta horretarako 260 pertsonako lagin bat egingo da telefono deien bitartez.

EMEko Aitor Egurenek elkartearen laguntzeko prestutasuna adierazi du: “Denda txikien kontsumoaren joera beherantza doa Elorrion ere, eta hori aldatu nahi dugu. Apurka-apurka komertzio gutxiago gaude Elorrion, jubilazioengatik ixten direnak erreleborik ez dutelako, esaterako”.

Bukatzeko, hurrengo hamar urteetan herriko komertzio txikia suspertzeko Ekintza Plana zehaztuko da. Horretarako, bihartik aurrera galdetegiak banatuko dituzte herriko komertzio guztietan.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu