Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
9:00 am,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

GEREDIAGA ELKARTEA · Berdintasuna eta pentsamendu askatasuna aldarrikatuko dira Merinalde Egunean

Datorren zapatuan, bagilaren 9an, Gerediaga Elkarteak “Merinalde Eguna” ospatuko du Bizkaiko Batzar Nagusien eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren eskutik. Aurten, duela 400 urte, sorginkeria salaketak erabiliz eskualdeko agintariek ipinitako zigor neurriak gogoratuko dira eta ondorengoei kalte-ordain modura barkamena eskatuko zaie; berdintasuna eta pentsamendu askatasuna aldarrikatuz manifestua sinatuko dute Merinaldeko udal ordezkariek. Ekitaldia, Gerediagako Foru-zelaian egingo da eguerdiko 12:00etan.

Astola Casa

PHOTO · Mugalari

· Dantza, kontakizun eta aldarrikapenez osatuko da ekitaldiaren egitaraua · Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeak Jaurrieta dantzarekin hasiko du ekitaldia. Felix Arkarazo durangarrak gidatuko duen ekitaldian, Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak, Aitor Lopez Amankomunazgoko presidenteak eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak hartuko dute hitza.

Orain dela 400 urte gertatutakoa gogoratzeko ere tartea izango da, Maite Arrese aktorearen kontakizunari esker. Ekitaldiko une garrantzitsuena gizakien arteko berdintasuna eta  pentsamendu askatasuna aldarrikatuz manifestua irakurri eta sinatzea izango da.  1875. urteko abenduaren 27ra arte Gerediagako Foru Zelaian biltzen ziren Durangaldeko elizateetako fidelen antzera, eskualdeko udaletako alkate eta udal ordezkariek parte hartuko dute ekitaldi ofizialean. Amaitzeko, Durangaldeko dantza taldeetako kideek emakumezkoen soka-dantza egingo dute.

· Orain 400 urtekoa gogoratuz · Gerediaga Elkarteak duela 400 urteko sorginkeria-zigorrak gogoratu eta barkamen-eskari pubikoa egiteko aprobetxatuko du aurtengo Merinalde Eguna.

Elizak onartuta zeukan Alonso de Salazar y Frias inkisidoreak Zugarramurdiko epaiketaren ostean egindako txostena eta sorginekeria gizarte ez jakintsu baten mito, bildur eta antzeko egoeren ondorioa zela aitortu zuen. Hala ere, Durangoko Merinaldeko agintariek ez zituzten elizaren korronte berriak jarraitu eta gizarteko uniformetasun sozial, politiko eta erlijiosotik kanpo zeudenak zigortzen jarraitu zuten. Azpimarratzekoa da, 1617. urteko irailaren 3an, Durangoko Merinaldeko fidelek (alkateek), Gerediagako Batzarretan bilduta, sorginen kontrako neurriak hartu behar zirela erabakitzea. Baina 1618ean, Astolako kartzelan sorginkeriaz salatuta zeuden azken emakumeak askatu zituzten.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu