Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:23 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Zaintzan aritzen diren emakume migranteentzako ikastaroa burutu dute Elorrion

Ikastaroak iraun dituen 25 orduetan zehar, helburua izan da zaintzaren arloan gaitasun teknikoak handitzea eta emakume migranteen baliabideak haziaraztea.

PHOTO-2018-06-11-19-10-54 copia

Elorrioko Udalak ‘Zaintza barik, bizitzarik ez’ ikastaroa martxan jarri zuen apirilean herriko hainbat eragilerekin batera. Ikastaro komunitario hori menpeko pertsonen zaintzaren arloan lanean diharduten emakume migratzaileentzako prestakuntza eta hausnarketarako gunea bilakatu da hamar saio ezberdinetan zehar. Aste honetan bukatu berri da ikastaroa, parte hartu duten emakumeei aprobetxamendu-ziurtagiria emanez. Herriko hainbat eragilerekin zein Osakidetzarekin eginiko proiektu honetan 20 emakume inguruk parte hartu dute, eta partehartzaileen gogobetetasuna “oso altua” izan dela aitortu dute Idoia Buruaga alkateak eta Aratxu Uriarte Berdintasun arloko zinegotziak.

Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera, 65 urtetik gorakoen indizea % 21,6koa da Elorrion. Hala ere, ez dago eguneratutako daturik ez profilik menpekotasuna daukaten pertsonen zaintzan aritzen diren langileen inguruan. Dena den, antzeman da gehienak emakume migranteak direla, hein handi batean latindarrak, eta gehienetan ez daukatela aurretiko ezagutza profesionalik osasun arloan.

· Balio handikoa · “Askorentzat ikusgaitzak diren arren, emakume hauek egiten duten lana balio handikoa izaten da guztiontzat. Izaten dituzten baldintzak kaxkarrak izaten dira batzuetan, eta aurretik izaten duten ezagutza, eskasa, besteetan. Langile horiek ahaldundu nahi izan ditugu, beraien ahalduntzearekin denok irabazten dugulako, bai beraiek eta baita guk”, adierazi dute Buruagak eta Uriartek.

Ikastaroak iraun dituen 25 orduetan zehar, helburua izan da zaintzaren arloan gaitasun teknikoak handitzea, errekurtsoak areagotzea, existitzen diren hesiak gainditzea, aukera berriak sorraraztea eta emakume migranteen baliabideak haziaraztea.

 

 

 

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu