Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:44 am,
temperature icon 11°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak Nafarroa Zentroko irisgarritasuna eta bertako espazioak hobetzen jarraitzen du

Amorebieta-Etxanoko Udalak Nafarroa Zentroa zaharberritzeko lanen bigarren faseari ekin dio. Lau fase izango dira guztira. Datozen hilabeteetan, eraikinaren lehenengo eta bigarren solairuko hegoaldean egingo dira lanak. Osorik berrituko da, dagoen espazioari ahalik eta etekinik handiena atera eta herritar guztientzat irisgarriagoa izatea nahi da.

Nafarroa Zentroa

Lehenengo solairuan, udalak alboko sarrera ingurua guztiz berrituko du eta gela pare bat jarriko dira, bat bulegoa izango da eta langileen atseden tarterako lekua eta bestea aulkiak aldi baterako pilatzeko erabiliko da. Aldaketa honek larrialdietarako irteerako atea babestutako eskailerara aldatzea ekarriko du.

Udalak klimatizazio sistema berriztuko du eta baita zerbitzu elektrikoa, telekomunikazioena, argiztapena, suteen kontrako babesarena eta megafonia. Segurtasuna areagotu nahi da eta Nafarroa Zentroko egonaldiaren kalitatea hobetu.

Segurtasuna handitzeko eta larrialdiren bat egonez gero mugikortasun urria dutenak errazago atera ahal izateko, udalak babesleku bat jarriko du eskaileraren barruko partean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu