Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
8:54 am,
temperature icon 10°C
Humidity 72 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Amorebieta-Etxanon berrikuntzekin hasi da igerilekuen denboraldia Ganen

Amorebieta-Etxanon hasi da igerilekuen denboraldia, Ganeko aldagelak handitu ostean. Astebete eskas gelditzen da kirol gune honetako lanak amaitzeko. Horregatik aurten estali gabeko igerilekuak beranduago zabalduko dira, ekainaren 30ean hain zuzen ere. Era berean, beranduago itxiko dira. Horrela, irailaren 30era arte zabalik egongo dira, 11:00etatik 21:00etara (irailean 12:00etatik 19:00etara). Beraz, estali gabeko igerilekuak 3 hilabetetan zabalik egongo dira, beti bezala.

Gane

Aldagelen azpiegitura berria handiagoa eta erosoagoa izango da eta zerbitzu hobe bat eskainiko die erabiltzaile guztiei.

· Ganeko aldagela berriak · Igerileku nagusiaren alboan dauden aldagela berriek, sexuaren arabera bereizitako aldagela eta dutxak izateaz gain, hirugarren bloke bat ere badute beheko solairuan, biltegirako eta botikina izateko erabiliko dena. Guztira azalera 452 m2-koa da, hau da, bikoiztu egiten da lehen zegoen espazioa.

Egoteko gunea ere handitu da. Horretarako, hiru eraikinen azalera belar artifizialarekin estaliko da. Honek berdegune hau aprobetxatzeko aukera emango die erabiltzaileei.

Egitura berria hormigoi armatuzkoa da eta fatxada nagusian eraikinerako sarbideak daude. Alboko fatxadek leiho handi bi dituzte eta horri esker argi naturala sartzen da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak ingurumena hobetzearen aldeko apustua egin du. Horregatik instalazio berriek ezpal biomasa galdara bat dute, bero-ponpa aerotermiko bat eta eguzki-argiaren kontrolatzaileak.

· Berdegunea handitu · Ganeko igerilekuek ekainaren 30etik aurrera 7.500 m2 gehiago dituen berdegune bat izango dute erabiltzaileentzat. Ohiko lekuari ondokoak gehitu zaizkio: igerilekuen alboan dagoen erabilera anitzeko kantxa bat eta hurbil dagoen zuhaizti bat, orain Ganeko gunearen zati izango dena. Erabiltzaileek espazio berri hauek erabili ahal izango dituzte 11:00etatik 21:00etara.

Lan hauek egiteko Udalak 656.000 euroko inbertsioa egin du.

 

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu