Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
5:18 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 20 Km/h

GURE ESKU DAGO: «Erakutsi genuen gero eta gehiago garela nazio burujabe bat nahi dugun herritar ahaldunduak»

Testua · Durangoko Gure Esku Dago

 

GIZAKATEAREN HARIRA… · Ekainaren 10-ean, beste behin, gure etorkizuna Guk geuk erabaki nahi dugula aldarrikatu genuen milaka Euskal herritarrek. Erabakitze eskubidearen alde sekula egin den mobilizaziorik handiena izan zen Donostia, Bilbo eta Gasteizen arteko gizakatea.

GURE ESKU DAGO DURANGO

GIza katea Durangon. ARGAZKIA. Iban Gorriti

Erronka itzela antolatzaileontzat, bai logistikoki zein kuantitatiboki. 175.000 herritarrek hartu zituzten errepideak, 2014-ko Durango eta Iruñearen arteko gizakateko zifrak hautsiz.

Urteak daroagu Euskal Herriaren etorkizun politikoa Euskal herritarrok erabaki nahi dugula aldarrikatzen. Iaz, Durangalde osoan antolatutako herri galdeketetan, nahi hori gauzatzea posible dela erakutsi genuen herritarrok, eta aurten, joan den asteko gizakatean, beste pausu bat eman dugu herri gisa dagozkigun eskubideak exijitzeko.

Gutun honen bitartez Durangaldeko herritarrak eskertu nahi genituzke. Bai gizakatean parte hartzeagatik eta baita urte guzti hauetan erakutsitako adore eta ilusioagatik. Horixe baita burujabetza lortzeko giltza: ezberdinen arteko adostasuna, elkarlana eta determinazioa. Eskerrak baita, eskualdeko komunikabideei, herritarrei boza emategatik. Eta azkenik, eskerrik beroenak mobilizazio erraldoiaren antolaketa lanetan ibili ziren boluntarioei.

Jauzi handi bat egin genuen ekainaren 10-ean. Erakutsi genuen gero eta gehiago garela nazio burujabe bat nahi dugun herritar ahaldunduak. Ez dugu atzera egingo. Lanean jarraituko dugu Euskal Herriaren borondate demokratikoa gauzatu dadin. Jende zoriontsuz osatutako herri libre bat lortu arte. Erabakiko dugu, Gure esku dago! Mila esker danori.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu