Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
10:11 am,
temperature icon 12°C
Humidity 57 %
Ráfagas de viento: 62 Km/h

Txanportan banatuko dira barikuan Abadiñoko euskarazko ipuin lehiaketako sariak

· 139 eskolaumek hartu dute parte aurten lehiaketan

Abadiñoko Udalak antolatutako Euskarazko Ipuin Lehiaketako sariak  bariku honetan banatuko dira Txanportan, 19:30etan, Ekaitz Herrera herriko kazetariak aurkeztutako ekitaldi batean. Ekitaldi berean banatuko dira, baita ere, ipuin lehiaketako logotipoa aukeratzeko antolatu den norgehiagokako sariak, Euskara eta Hezkuntza arloko zinegotzi Argi Abadek gaur azaldu duenez.

Abadiñoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 139 eskolaumek hartu dute parte aurtengo ipuin lehiaketan. Euskarazko zinegotzia pozik azaldu da Udalak urtero antolatzen duen lehiaketa hori errotu egin delako  eta urte bakoitzean “euskaraz idatzitako lan eder eta irudimentsuak eskaintzen dizkigulako, ikasle mordo batek idatziak, gehienak herrikoak bertakoak”.

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako irabazlea Mikele Salaberria izan da, Nire birraititeren altxorra ipuinarekin; bigarren saria Goiatz Gaztelurrutiak eraman du Elurretako txantxangorria lanarekin, eta hirugarrena Amets Blancok, Gao lanarekin.

Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako irabazlea Jone Berrizbeitia izan da, Inaxi ipuinarekin; bigarren saria Enara Cooper-ek eraman du, Ane eta kukuaren istorioa lanarekin, eta hirugarrena Uxue Gorrotxategik, Mikelen zopa ipuinarekin.

· Arrakasta · Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan lehen saria Leire Floresek irabazi du Zapi zuri batez estalia lanarekin; bigarrena Lucia Munillak, Arrakasta lanarekin, eta hirugarrena Lide Salaberriak, Ni ez naiz zuen modukoa ipuinarekin.

Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetan lehen saria  June Uriak eraman du Buruko ahotsak lanarekin, sail horretan aurkeztu den ipuin bakarra hain zuzen. Irabazle guztien artean Udalak  550€ euro banatuko ditu esku-dirutan.

Ipuin Lehiaketaren logotipoa aukeratzeko lehiaketako lehen saria, berriz, Lide Salaberriak eraman du. Bigarren saritua Lucia Munilla  izan da, eta hirugarrena Ander Mardaras.  Lan horiek Abadiñoko Institutuko Bigarren Hezkuntzako plastikako gelan egin dira, non 71 logotipo diseinatu diren eta lehiaketara aurkeztu. Sarituek  170€ jasoko dituzte guztira.

Saritutako lan guztiak  udalaren web orrian jarriko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu