Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:56 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

EH BILDU ABADIÑO: «Oinarrizko beharrizanetan barik futbol zelai berri baten 900.000 euro gastatuko dira»

BILDU LOGO

Testua: EH Bildu Abadiño

Apirilaren 29ko osoko bilkuran 1.600.000€-tako inbertsioak onartu ziren, ez dugu uste inbertsio denak lehentasunezkoan diren eta gobernu taldeak ez zuen oposizioarekin adostasunetara heltzeko saiakerarik egin.

Lau inbertsiotatik hiru ontzat eman bagenituen ere, 900.000€-ko partida (%56,25a) duen inbertsioa ez dugu lehentasunezko jotzen, hau da, belar artifizialezko futbol zelai berri bat Astolan. Ikusita herrian beste oinarrizko gabezia batzuk ditugula, ia milioi bat euro futbol zelai berri baten gastatzeak, elektoralismotik gehiago du herriko oinarrizko beharrizanei aurre egitetik baino.

Ezin dugu ahaztu, nahiz eta orain inbertsioekin herritarrak irabazi nahian dabiltzan, inbertsioetarako dirua, neurri handi baten IBIaren igoeratik datorrela. Udal gobernuak erabakitako IBIaren igoerarekin 643.728€ gehiago batu ziran, beraz inbertsioak egitea bai baina zerga duinak herritarrentzat baita.

Gobernu taldeak diru publikoa nork bere alderdiaren interesetarako erabiltzea ez da onargarria, horregatik eskatu genuen plenoan proposamen hau gai ordenatik atera eta denon artean adostutako inbertsioetara bideratzea dirua. Horretarako proposamenen zerrenda bat luzatu genien gure inbertsio proposamenekin:

  • Zelaieta auzoan oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea.
  • Herriko saneamendu gabeko eremuetan saneamendua sartzea.
  • Emergentzia sozialeko etxe bat eskuratzea.
  • Herriko nukleo ezberdinetan negurako aisialdia osatzeko baliabideak jartzea.
  • Baserri auzoetan inbertsioak egitea.
  • Atxarteko harrobiko egituren eta gailuen behin betiko desmantelamendua.

Gure proposamenei ezezkoa eman zieten eta beraien proposamena onartu zuten Abadiñoko Independenteek eta EAJren gehiengoa baliatuz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu