Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:04 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 63 Km/h

EH BILDU DURANGO: «Egungo gobernu taldeko partiduak tapoi bat dira herritarren aldarrikapen eta proposamentzat»

BILDU LOGO

Testua: EH Bildu Durango

Orain dela lau urte hasi zen EH Bildu pausuak ematen Durangon, bide diferenteetatik gentozenok ibilbide berri bat elkarrekin eginez. Orain dela hiru urte, ilusio eta desira handiz ekin genion Durangoko udal gobernuan aldaketa bat gauzatzeari. Ez zen posible izan orduan, baina inoiz baino gertuago daukagu aldaketa, oso gertu izan dugu Udalari bultzakada berri bat ematea.

Beste batzuek gogo eta ilusio barik irabazi zuten bitartean, guk ilusioz eta gogoz jarraitu dugu lanean. Jarraitu dugu gure programa betetzen, dinamika parte hartzaileak bultzatzen, auzo bilerak Durango osora zabalduz, jendearen kezkak eta ideiak jasotzen, zuzenean entzuten: kontu txikiak zein proiektu erraldoi eta kaltegarriak, banku bat, kale garbiketa, argiteria, aparkalekuak, tren eta autobus geltokiak, berdeguneen beharra, aisialdirako eskaintza falta, etxebizitza, hezkuntza… Jarraitzen dugu Udaletxean proposamenak egiten eta aurrera ateratzen saiatzen. Jarraitzen dugu auzolanean gure eguneroko bizitza hobetzen.

Eta aldaketa jada martxan dago Durangon. Herritarrok hasi gara gure artean antolatzen, gure auzoak duintzeko auzolanak egiten, herri bizi eta osasuntsu baten alde plataforma eta taldeak sortzen. Herritarrok ari gara aldaketa bat exijitzen, apurka-apurka hiltzen uzten ari diren herri hau berpizten. Aldaketa abian da, eta EH Bildu horren parte bat da; parte bat baino ez, baina partea.

Aldi berean, jakitun gara indar politiko bat hori baino gehiago ere izan behar dela. Egungo gobernu taldeko partiduak tapoi bat dira herritarren aldarrikapen eta proposamentzat. Eta gure ardura da udalerako alternatiba sendo bat eraikitzea; berba egiteko prest, entzuteko prest, egiteko prest dagoena. Proposamen politiko eta talde sendo bat eraikitzea, ezagutza eta eskarmentua daukana, fidagarria, lanean jarraituko duena. Ardura horri ere ekingo diogu, duda barik, gogoz eta ganoraz.

Bide horretan, orain dela urte bat Durangoko EH Bilduk ERA prozesua jarri zuen martxan, talde politikoari izaera eta egitura propio bat emate aldera. Hainbat asanblada eta tailer burutu ditugu, formatu zabalean, eta diagnostikoa, etorkizuneko Durango edota barne antolaketaz aritu gara. Horren ondorioz, egitura berri bat erabaki zen, lan talde diferenteez eta talde eragile berri batez osatuta. Azken bi hilabetetan hauek osatzen ibili gara eta gaur talde eragile berria aurkeztera gatoz. Talde hau horrela osatzen da: gaur egungo zazpi zinegotziok gehi asanbladak proposatutako beste zazpi kide. Lan taldeetako ordezkariek ere parte hartu ahal izango dute.

WhatsApp Image 2018-06-14 at 11.02.43

EH Bilduko asanbladak proposatutako zazpi kideek talde sendo eta anitza osatzen dute, esperientzia eta gazteria, zein herrigintzan eta instituzioetan lana uztartuz. Honako hauek dira: Susana Aparicio, Jabi Arbeo, Jasone Agirre, Iker Villanueva, Maialen Bildosola, Martin Arrasate eta Marian Bilbatua.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu