Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:15 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 63 Km/h

EH BILDU DURANGO: «Ermodoko parkea irekitzeko mozioa aurkeztuko dugu»

BILDU LOGO

Testua · EH Bildu Durango 

Asko hasi da Durango azken hamarkadetan, bai demografikoki, zein eraikitako eremuari dagokiola. Hazkunde honek herrian bere garaian izan genituen berdegune asko desagerraraztea ekarri du, etxe eta eraikinen mesedetan, eta berdegune gehienak Durangoko herriaren kanpoaldera mugatzea ekarri du.

Hedapen hau gainera, ez da eten, eta hurrengo urteetarako prebisioa ere eraikin gehiago egitearena da, honela, gaur egun existitzen diren espazio apur horiek ere galtzeko arriskuan daude.

Eraikinak egitea beharrezkoa dela gauza argi bat da jende Durangon geratu edo jende berria etortzea nahi bada. Hala ere, eraikin eta demografia gorakada hau modu orekatu baten egin beharra dago. Nahitaezkoa da kalkulatzea eraikin berri horietan biziko diren pertsonek gaur eguneko Durangon beraien zerbitzu edo ongizaterako beharrak betetzeko aukera izango duten ala ez. Hazkundeak orekatua eta herriak dituen mugen barruan izan behar du.

Honela, herritarrek behar dituzten gauza askoren artean daude berdegune edo espazio berdeak. Munduko Osasun Erakundearen arabera herri batek izan behar duen berdegune kopuru minimoa 10 eta 15 m2/biztanleko da. Tamalez, Durango gaur egun 8 m2-tan aurkitzen da, MOEk gomendatutakoren azpitik. Beste hitz batzuekin esanda, berdeguneei dagokiela, Durangon bizitzea, bizitza bertan egitea, ez da osasungarria.

Honez gain, Durangotaz gozatu eta herritarrak lasai egoteko espazioen eskaintza gabezia bat dago herrian. Apenas dago lekurik herritarrak lasai eserita egoteko, zuhaitz baten azpian irakurtzeko, haurrek kotxeen arrisku gabe jolasteko,… Eta bereziki larria da arazo hau Madalenan, auzo asanbladan bertako auzotarrek esan bezala.

Honen aurrean urgentziazkoa da espazio berdeak irekitzea, herritarron osasunerako. Hori dela eta, proposatzen dugu Ermodo, Juan Antonio Abasolo eta Tronperri kaleen artean dagoen parke publikoa irekitzea. Parke hau bere garaian irekita egon zen eta arrazoi desberdinengatik itxi zen. Horrela, guk eskatzen duguna da orduko esperientzia kontutan edukita, eta auzotarren ekarpenak jasota, parkea berriro zabaldu eta horrenbeste berdegune falta duen Madalenako auzoak espazio berde bat lortzea.

Guzti honekin,

Durangoko Udalak adosten du:

  1. Ermodo, Juan Antonio Abasolo eta Tronperri kaleen artean dagoen eta udalaren jabetzakoa den parkea berriro irekitzea.
  2. Lehen puntu hori gauzatzeko, iraganean berau ixteko izan ziren arrazoien analisia egingo du Bulego Teknikoak, eta hauei aurre egiteko soluzioak bilatuko ditu.
  3. Bigarren puntu hau bete denean, Udalak auzotarrekin bilera ireki bat deituko du auzoan, beraien esperientziaz baliatuz, irekiera baldintzak zehazteko.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu