Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:37 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Haizetara fanfarre eta kale musikaren XIII. edizioan, nazioarteko 9 banda lehiatuko dira asteburuan Amorebietan

Bederatzi nazioarteko bandek parte hartuko dute fanfarre, banda eta kaleko musikaren Haizetara Nazioarteko Lehiaketaren XIII. edizioan. Jaialdia Amorebieta-Etxanon izango da ekainaren 22tik 24ra.

haizetara ganadoras

Iazko irabazleak.

Nazioarteko kaleko musikaren arloan jadanik ezaguna den jaialdi honek musikaz beteko Zornotzako txoko guztiak. Hiru egunetan, Frantzia, Erresuma Batua, Tenerife, Italia, Ciudad Real, Argentina, Catalunya eta Euskadiko taldeak arituko dira Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz eta giro onez betetzen.

Jaialdiak lehiaketa bat du oinarri. Parte hartzaile guztiak banda onenari ematen zaion sariarengatik lehiatzen dira (10.000 €) eta baita instrumentista onenari ematen zaion sariarengatik (1.000 €) ere. Honetarako izendatutako epaimahai espezializatu batek ematen ditu sari hauek eta publikoaren saria, 4.000 euro, herritarren botoekin aukeratzen da.

· Musika zuzenean · Fanfarre, banda eta kaleko musikaren lehiaketan, ondoko taldeak egongo dira:

Italiatik eta lehiaketari hasiera emateko, Miwa e i suoi Componenti. Marrazki bizidunik onenetan oinarritutako musika, ska, reggae, disko eta punk ‘n ‘roll erritmoekin entzungo direnak.

Italiatik baita ere Tinto Brass Street Band taldeak Nueva Orleanseko soinuak dakazkigu, antzinako jazz erakargarria, beti gaur egungoa dena.

Kanarietatik datorren taldea, 101 Brass Band, Tenerife iparraldeko hainbat herri lotzen dituen autobus lineari hartu diona izena. Estilo ausart eta freskoa daukate eta lehenengo saria lortu dute  Andorra Sax Festeko Walking Street Festivalean eta Poza de la Salen nazioko txarangarik onenaren sarian birritan bigarren gelditu dira.

New York Brass Band Yorketik dator (UK) eta zazpi kideko taldea da. Indartsua, energiaz betea, perkusioa, tronpetak, tronboiak eta saxofoia ditu. Pastors of Muppets hurbilekoak dira (Saint Paul Les Dax-Frantzia). XX. mende amaierako hard-rocka, heavya eta metala lantzen dituen taldea da.  Balkaneetatik hasi eta Argentinako milonga zein Kolonbiako cumbia, denak dira balekoak Desmadre Orkestarentzat. Talde hau itsasoaren beste aldetik dator, Argentinatik. Ciudad Realgo Dixieland Band taldeak ondoko adierazpen musikalak lantzen ditu: dixielanda, swinga, jazz manouchea… Catalunyako Sidral Brass Band taldea 2011n sortu zen mahasti eta metalezko noten artean. Hamaika musikarik osatutako Kataluiniako talde honek kolorea jarriko dio jaialdiari Red Wine Cabaret bere ikuskizun berriarekin. Bertakoak ere egongo dira. Hain zuzen ere Traperistak banda bizkaitarrak txatarra eta etxetresna zaharrak erabiltzen ditu soinuak eta musika tresna berriak sortzeko.

Banda gonbidatu bezala, lehiaketatik kanpo parte hartuko du Frantziako ACCOUSTEL GANG bandak. Talde hau jaialdiaren edizio batean egon zen eta arreta deitzen du Steel drumsen erabilerak (izateaz Jamaikako perkusio teknika bat da). Eta, zelan ez, herriko KITTU taldea, duela gutxi sortutako taldea, ohiko musika tresnak erabiltzen dituena.

Musikaz gain, gastronomia ere jaialdi honetako protagonistetariko bat da. Lehiaketa egunetan, lau gune gastronomiko egongo dira Amorebieta-Etxanoko hainbat plazatan: Zelaieta parkea, Zubiondo plaza, Gernika plaza eta herriko plaza.

calvario

ARGAZKIA · Iban Gorriti

· Ekintza osagarriak · Haizetarak musika emanaldiez gain, hainbat ekintza osagarri ditu egun horietan, esaterako José Hornaren “Jazz for two” argazki erakusketa. Erakusketa hau ekainaren 20tik 30era egongo da ikusgai Zelaieta Zentroan. Eszenan elkarri egindako begiradak, elkarrizketa esplizituak eta kontrasteak bilduko dira.

Gainera, ekainaren 20an 19:30ean Zelaieta Zentroan “Katxarrismos” hitzaldi-kontzertua emango du Augusto Gonzálezek. Hitzaldi honekin, Gonzalezek musika tresna guztietatik ibilbide bat egingo du eta bere sortze lanerako materialak berrerabili eta birziklatzeari buruz hitz egingo du.

Jam session bi ere antolatu dira (ekainaren 22 eta 23an) Harrison Hoteleko terrazan. Elsa Lizundia saxofoi-jotzaile bizkaitarrak gidatutako Girls in Banda laukoteak joko du egun hauetan (lau neskak osatzen dute taldea).

Foru Aldundiak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak babestutako programa honek enpresa pribatu, erakunde eta herriko txokoen laguntza ere jasotzen du.

Haizetara IBAN GORRITI01

ARGAZKIA · Iban Gorriti

· Haizetara · Haizetara jaialdia duela hamabi urte sortu zuen Amorebieta-Etxanoko Udalak. San Juanen inguruko asteburu batean izaten da hitzordua. Izan ere, herriko artxibo historikoetan jasota dagoenaren arabera, sasoi honetan ohikoa izaten zen kalean musika entzutea. Jaialdi honekin Udalak XX. mende hasieran musika San Juan suarekin lotzen zuen jai-giroa berreskuratu nahi du. Honek berebiziko garrantzia izan zuen batez ere 1913. urte inguruan.

Herrikoak eta eskualde guztikoak erakarri nahi ditu Haizetara jaialdiak. Musikaren arloan dabiltzanei ere zuzenduta dago, jaialdiaren bidez munduko beste leku batzuetan kaleko musika taldeek zer egiten duten ezagutzeko eta azken joerak eta joera berritzaileak ezagutu ditzaten.

Informazio gehiago: www.haizetara.com

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu