Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:42 am,
temperature icon 13°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

230 ume eta gazte joango dira aurten Abadiñoko udaletara

· Gurasoei argitasunak emateko batzarrak egingo dira Errota Kultur Etxean

230 ume eta gazte joango dira ekainean Abadiñoko Udalak antolatutako udalekuetara. Udalekuei buruzko argitasunak emateko, Udalak lau batzar egingo ditu Errota Kultur Etxean umeen gurasoekin. Lehenengoko batzarra eguenean izango da, 18:00etan, Gaztetxoak Udalekura joango diren 2005-2007. urte bitartean jaiotako umeen gurasoei zuzendua; ondoren, 19:00etan, Gazte Udalekura joateko diren 2001-2004. urte bitartean jaiotako umeen gurasoen batzarra egingo da.

Astelehenean, ekainaren 25ean, 18:00etan, Ludotekara joango diren 2012-2014. urte bitartean jaiotako umeen gurasoen batzarra egingo da, eta 19:00etan, Herri Udalekura joango diren 2008-2011. urte bitartean jaiotako umeen gurasoena.

Ekainaren 25ko batzarrean haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Interesatuek ekainaren 21 baino lehen eskatu beharko dute lekua, 946215535 nahiz 688653401 telefonora deituta.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu