Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
11:43 am,
temperature icon 12°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Durangoko Aniztasunaren Eskolak arrazakeriaren kontrako hiru ikastaro eskainiko ditu

Aniztasunaren Eskola Durangoko Udalaren formaziorako eta sentsibilizaziorako ekimena da, eta boluntario-lana eta kultura aniztasuna lantzea ditu helburu. Bide horretan, hiru formazio saio eskainiko ditu ekainean, urrian eta azaroan.

Ayuntamiento-IBAN

Durangoko Udala.

 

Lehenengo saioa ekainaren 20an izango da, 18:30ean Elkartegian. “Gorroto bako gizarte bat egon daiteke?” tituludun hitzaldia eskainiko du Mikel Anderezek. Anderez doktoratu aurreko ikertzailea da EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran.

Urriaren 25ean “Diru-sarrerak bermatzeko errentaren aukerak eta mugak” izango ditu berbagai Xabier Aierdi Immigrazioaren Euskal Behatokiko kideak. Azaroaren 22an, berriz, Immigrazioaren Euskal Behatokiko kidea ere baden Jose Antonio Oleaga etorriko da, eta “Etorkinen inguruko zurrumurruak Euskadin. Haien kontra egingo duzu ala zabaldu egingo dituzu?” gaia izango du hausnarketagai. Udazkeneko bi hitzaldi horiek 18:30ean eta Elkartegian izango dira.

Gizarte ekintzako udal arduradun Pilar Riosen arabera, “Aniztasunaren Eskola Habla conmigo/Hitz Egidazu hizkuntza boluntarioen programatik sortu zen, bere helburua ezagutzak eta tresnak ematea da immigrazioa hobeto ezagutu gura duten pertsonei eta bizikidetza kulturanitzarekin konprometituta daudeneieta Según explicó la responsable municipal de Acción Social, Pilar Ríos, “esta iniciativa, surgió a partir programa de voluntariado lingüístico “Habla conmigo/Hitz Egidazu” y pretende dar conocimientos y herramientas a las personas interesadas en conocer mejor la inmigración y comprometidas con la convivencia intercultural”.

· Astea · Anizatasunaren Eskola apirilean hasi zen, Arrazismoaren eta Xenofobiaren kontrako Astearen baitan; aurten, aste berezi horretan gorroto-delituak eta bazterkeria landu dira.

Pilar Riosek gaineratu duenez, “formaziorako espazio honek Arrazismoaren kontrako Asteko gaiari jarraipena eman gura dio. Bazterkeria eta gorroto-delituen inguruan sentsibilitzatzea eta kontzientziatzea da asmoa, eta garrantzia eman gura diogu pertsona guztion eskubideak babestu eta bultzatzeari, horrela emango baititugu aurrerapausuak gizarte kohesionatu eta kulturaz anitza izango denerantz; gizartea osatzen duten identitate desberdinak aitortu eta errespaetatzeko gai izan gaitezen eta komunitateko gaietan guztien parte hartzea sustatu dezagun”.

Ildo horretan, “Aniztasunaren Eskolaren berehalako helburua egungo gizartean gorrotoa eraikitzeko mekanismoak ulertzeko ezagutza eta aholkularitza eskaintzea da. Gorroto horren sorburua jarrera arrazista eta xenofoboak legitimotzat hartzen dituen beldurarren eta bazterkeriaren diskurtsoan dago”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu