Asteazkena,
2024ko Maiatzak01

MugaKultura

loader-image
Durango
11:17 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Martxan da ‘Uda Giro’, Durangoko udako programa kulturala

Argazkia-Foto

Udan zehar Durangoko kaleetan kultur ekintza anitzak, kalitatezkoak, eta doakoak eskaintzeko helburuarekin San Agustin Kultur Guneak eta Plateruena Kafe Antzokiak “Uda Giro” ekimena jarri dute martxan. Oferta hau “Uda Kalean Bizi” eta “Jazzeruena” programa kulturalen arteko fusioari esker sortu da.

ekuru

Durangoko Ekuru taldea.

“Uda Giro” ekainaren 27 eta uztailaren 21 artean egingo da eta guztira, doako 8 ikuskizunez osaturik egongo da, besteak beste: antzerkia, zinema, dantza eta musika. Orokorrean, kontzertuak Plateruenako terrazan ospatuko dira eta gainerako ekintzak, aldiz, Durangoko parke desberdinetan.

eneko sagardoy

Beste batzuen artean, nabarmentzekoa da Udako zinema sesioa, non “Handia” pelikula emitituko den.  2017an 10 Goya sari eskuratu zituen pelikula honek, tartean Eneko Sagardoy durangarraren aktore berri onenaren saria. Sesioa, Benita Uribarrena parkean izango da.

CARTEL_uda-giro_2018_ALTA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu