Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
12:52 am,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

EH BILDU ABADIÑO: «Muntsaratzeko sarbideko semaforoen eskumena udalarena da»

BILDU LOGO

Testua: Ehbildu Abadiño

Azken hirigintza batzordean alkateak informatu zuen gaur egun udalaren esku dagoela Muntsaratz sarbideko semaforoen kudeaketa. Beraz momentu honetan udalari dagokio sarbideko arazoari irtenbide bat ematea. Horretarako behar den trafikoaren azterketa egin eta semaforoaren zikloak egokitzea hain zuzen.

Ehbildutik udal gobernu taldeari eskatzen diogu lehen bait lehen has dadila lanean egoera honi irtenbide bat emateko, orain ez baita Bizkaiko Foru Aldundiaren zain egon behar eta. Ez dezala arazo hau denboran luzatzen utzi auzotarren kalterako izango delako eta orain ez dutelako aitzakiarik ezer egin gabe egoteko. Muntsaratzeko sarbideko arazoari soluzioa orain!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu