Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:24 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak udako hilabeteetan irakurketa sustatzeko programa jarri du martxan

Ametx erakunde autonomoak Itsu-Itsuan jarri du martxan, Udal liburutegiak udarako antolatu duen irakurketa programa. Ekimenaren helburua udako hilabeteetan irakurketa sustatzea eta herritarrei ohikoak ez diren literatura proposamenak irakurtzen animatzea da. Ekainaren 28tik irailaren 15era, Zornotzako liburutegiko hainbat liburu bilduta egongo dira, eta irakurleei euren aukeraketan gidatzeko zenbait pista izango dituzte.

ItsuItsuan

Programan, liburu bat aukeratuko da, bildukinean agertzen diren pistei jarraituz. Liburuak aukeratzeko betiko moduekin apurtzea eta bestela aukeratuko ez liratekeen liburuei aukerak ematea bilatzen da. Aukeraketarako metodo sistematikoak berriztatzeko modua da; literatura arloko abentura bat, hitzordu itsua liburu batekin.

Horretarako, parte hartzaileek ez dute ezagutuko liburuaren egilea ezta izenburua, liburua ezkutatzen duen bildukinean markatuta dauden pistak baino ez.

· Fitxa · Irakurketa atseginerako aukerak bideratzeaz gain, programa honetako liburu bakoitzean fitxa bat sartu da, irakurleek, labur, liburuarekin izan duten topaketa atsegina izan den ala ez esan eta sortutako esperientzia azal dezaten. Fitxa hori Liburutegiko kutxa batean utziko da, eta Zinemaldia 2018ko film baterako bi sarreren zozketan sartuko da.

Programa, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko edozeinentzat dago zabalik. Beraz, parte hartzeko baldintza bakarra EAEko edozein liburutegiko irakurketa karneta edukitzea izango da.

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu