Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
7:55 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Mankomunitateko euskara arloak Euskaraldia sustatzeko webgunea sortu du

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak ‘EUSKARALDIA, 11 EGUN EUSKARAZ’ egitasmoaren baitan egindako bideoa aurkeztu zuen orain dela gutxi, eta orain, Durangaldeko euskaldunen komunitate digitala izango den webgunea argitaratu du. Bertara sartzeko bi aukera dituzue: ‘Zarea’ Durangaldeko euskararen sarearen bidez (Euskaraldiko informazio gehiago dago bertan) edo zuzenean http://euskaraldia.durangaldea.eus/ loturaren bidez.

Webgunea irudia

Durangaldeko herriak elkarlanean bildu dira Euskaraldia egitasmora, gure eskualdeko euskaltzaleek “euskara ahalik eta gehien erabili” dezaten. Izan ere, egitasmo honek hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, euskara gehiago praktikatuz eta euskarazko komunikazioa bermatuz.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskal Herri osoan eta parte hartzeko bi baldintza baino ez dira bete behar: euskaraz hitz egitea edo ulertzeko gai izatea eta 16 urtetik gorakoa izatea.

Webgune hau Durangaldeko herritar guztien esku geratzen da hemendik aurrera, ekimena sustatzeko bitarteko gisa. Herritarren izen-emate ofiziala irailean izango da, baina webgune honetan aukera dago bakoitzaren rola hobeto ezagutzeko eta informazioa jasotzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu