Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:03 am,
temperature icon 14°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 45 Km/h

Badator ‘Musikaire’, munduko musika eta antzerkien topaleku Elorrion

Madrilgo Morgan-ek, Euskal Herriko Travellin’ Brothers-ek edo Kanadako The Souljazz Orchestrak osatzen dute, besteak beste, jaialdiaren egitaraua.

Urtez urte eskaintza anitza eskaintzen jarraitzen du Elorrioko ‘Musikaire’ musika eta arte eszenikoen jaialdiak. Aurten ere, munduko musika eta antzerki eskaintza ezberdinen topaleku izaten jarraituko du, eta, horretarako, uztailean zehar erritmo eta soinu ezberdinez beteriko programazioa aurkeztu du.

“Hainbat arlotan egiten dugun bezala, Kultura arloaren aldeko apustua berresten dugu Elorrion. Euskal Herriko mugak zeharkatu eta munduko haibat txokotara eramaten gaitu Musikairek, uztaileko asteburuak alaituz eta munduko kultura ezberdinak herrira ekarriz”, adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak.

Uztailaren 6ean hasiko da Musikaire Lariz jauregian. Izan ere, Juan Ortiz Tokyo Quartetek ekingo dio hiru asteko egitarauari. Ortiz mundu osoko Jaialdi eta Kontserbatorioetan eskolak eman ditu, eta, egun, Hiroshiman (Japonia) bizi da, non oso modu aktiboan parte hartzen duen herrialdeko jazz-esparruan. Bertako musikariekin eskainiko du kontzertua bilbotarrak.

Morgan Iban Gorriti 2

Morgan. PHOTO. Iban Gorriti

 

Hurrengo egunean, larunbatean, Morgan talde Madrildarra hurbilduko da Larizera. Talde madrildar gazte honi talentua dario, eta, batez ere, gainerakoen desberdina da. Estatuko pop-rock esparruko nobedade sonatua, instrumentuak jotzean izugarrizko indarra duelako eta abeslariaren ahotsa miresgarria delako. Elorrioz gain, Bilbao BBK Liven eta Donostiko Jazzaldian arituko da Morgan uztailean zehar.

· Borja Ytuquepintas · Igandean, berriz, Borja Ytuquepintas-ek harearekin artea egingo du, hondar finenetik amets ikusgarrienak sortzeraino. Diziplina anitzeko ikuskizuna da, non artea hondarrarekin, zirkuarekin, zuzeneko musikarekin, formatu handiko txotxongiloekin eta pintura azkarrarekin uztartzen den.

Bigarren asteburuan Elorrioko plaza izango da protagonista. Hasteko, uztailaren 13an, Kataluniako Camtu Band-ek umorea, sorpresa eta elkarreragina dantzarekin, musikarekin eta koreografia ikusgarriekin nahastuko ditu. Ikuskizun dinamiko eta dibertigarri honetan, publikoak hondar gaineko dantzaren magiaz gozatu eta danbor handi batzuen gainean dantzaturiko klakearen indarra sentituko du.

Larunbatean, berriz, Sinfonity helduko da herriko plazara. Ikuskizun hau musika klasikoa jotzeko talde batean bilduriko hainbat maisuren arteko konexioa da. Gitarra elektrikoekin, haiek bakarrik egin dezaketen bezala. Bach, Holst, Vivaldi, Falla… errepertorioa esperientzia txundigarri eta zirraragarria da.

· Dantza · Asteburua bukatzeko, igande arratsaldez, Dantza Garaikide erakustaldia eskainiko dute plazan Euskal Herriko Lasala, Kataluniako Moveo eta Galiziako La Macana konpainiek. The Primitals, The Souljazz Orchestra eta Mikroantzerkia Uztailak 20ean, plazan jarraituko du Musikairek. Egun horretan, Yllana eta Primital Bros konpainiak elkartuta, ikusleak harri eta zur utziko dituzte a capela musikal dibertigarri honekin.

Izan ere, The Primitals tribu zertxobait disfuntzional baten historia bitxi bezain surrealista da.

IMG_5291 copia 2

Egun bat geroago, The Souljazz Orchestra talde kanadiarra helduko da Elorriora. Garai gorabeheratsuek ahots indartsuak eskatzen dituzte, eta The Souljazz Orchestra-ren zuzeneko berriak taldearen mugak esploratzen jarraitzen du, aurrenekoz baliatuz vintage sintetizadoreak eta 80ko erritmo-kutxak, eta haize-instrumentuen moldaketei eta soinu terrosoari taldearen bereizgarriari, lo-fi, boogie eta elektro disko-ukituak
erantsita. Asteburuarekin bukatzeko, La Farándula-ren «Tribulaciones de un gigolo», El Mono Habitado-ren «Benditas» eta Anodino konpainiaren «El Gato de Schrodinger» antzerki emanaldiak ikusi ahalko dira igande arratsaldean plazan.

· Tolan · Azkenengo asteburua Tola jauregiaren lorategietan ospatuko da. Uztailaren 27an Travellin´ Brothers talde euskaldunak irekiko du asteburuko eskaintza. Zuzeneko emanaldi bizi eta ikusgarria eskaintzen duten blues alorreko musikarien aurrean gaude, kalitate eta baikortasunez beteriko taldearen aitzinean. Larunbatean, berriz, Tosta Banda aniztasuna oinarri duen orkestraren txanda izango da.

Taldea osatzen duten musikariak Eskozia, Galizia, Frisia, Gales, Kornualles, Euskal Herria eta Irlandakoak dira. Guztiak dira hizkuntza gutxituen hiztunak, eta guztiek dute beren sustrai musikalak nahastu eta partekatzeko gosea.

Musikaire-ren aurtengo edizioa Elorrion bizi den Enekora artistak itxiko du Tola jauregian. Tradiziotik-gaur egunera eta afrikatik-munduko leku ezberdinetara salto egiten du taldeak. Melodia goxo, erritmo indartsu, dantza, proiekzioak, … aurki ditzazkegu, eta, nola ez, Kora. Afrikako harpa hau da Enekorak proposatzen digun bidaiaren abiapuntua.

PROGRAMA
Uztailak 6, 22:30ean / Lariz jauregia
JUAN ORTIZ TOKYO QUARTET

Uztailak 7, 22:30ean / Lariz jauregia
MORGAN

Uztailak 8, 22:30ean / Lariz jauregia
BORJA YTUQUEPINTAS

Uztailak 13, 22:30ean / Plaza
CAMUT BAND

Uztailak 14, 22:30ean / Plaza
SINFONITY

Uztailak 15, 19:30ean / Plaza
DANTZA GARAIKIDEA

Uztailak 20, 22:30ean / Plaza
THE PRIMITALS

Uztailak 21, 22:30ean / Plaza
THE SOULJAZZ ORCHESTRA

Uztailak 22, 19:30ean / Plaza
MIKROANTZERKIA

Uztailak 27, 22:30ean / Tola jauregia
TRAVELLIN´ BROTHERS

Uztailak 28, 22:30ean / Tola jauregia
TOSTA BANDA

Uztailak 29, 22:30ean / Tola jauregia
ENEKORA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu