Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
6:48 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 70 Km/h

Otxandioko Udalak herritarrak deitu ditu gaur larunbateko eraso matxista salatzera

Testua: Otxandioko Udala

· Udalak ezohiko udal batza deitu du indarkeria matxista salatzen duen adierazpen instituzionala onartzeko, gaur arratsaldeko 19:30ean

 · Gertakizuna salatzeko, mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du uztailaren 9an, 20:00etan plazan

Larunbat gauean Otxandioko gizon batek bere bikotea erasotu zuen kale erdian. Hau ikusitakoan, gizonaren jarrera salatu eta emakumea laguntzen saiatu ziren bi herritar. Gizonak, herritarrei aurre egin eta bietako baten kontra oldartu zen, zauriak eraginez.

otxandio iban

Otxandio. ARGAZKIA. I. Gorriti

 

Otxandioko Udalak eraso matxista berri hau irmoki salatu nahi du, eta era honetako jarrerek, zein beraien erantzule diren gizonek ez Otxandion eta ez beste inon lekurik ez daukatela adierazi.

Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu atzoko erasoa jasan zuen emakumeari, bai eta antzeko egoeran aurkitzen diren emakume guztiei. Behar duzuenerako Otxandioko udalaren eta herri osoaren laguntza guztia jasoko duzue. Gaur eta beti zuen alboan egongo gara.

Era berean, atzoko erasoa ekiditen saiatu ziren herritarrei gure elkartasuna, aitormena eta esker ona adierazi nahi diegu. Guztiontzako eredu zarete.

· Inoiz baino beharrezkoagoa · Horregatik, gaur inoiz baino beharrezkoagoa da eraso matxisten aurrean beste aldera ez begiratzeko jarrera bultzatzea. Herritar eta erakunde guztion ardura, jarrera eta implikazio aktiboarekin bakarrik lortuko dugu errealitate triste hau behin betirako gure kale eta etxeetatik desagertaraztea.

Jendarte parekidea eraikitzeko eta emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanak gainditzeko beharra inoiz baino ageriago uzten du gertaera latz honek. Horretan ardura berezia dugu erakunde publikook.

Udalak ezohiko udal batza deitu du indarkeria matxista salatzen duen adierazpen instituzionala onartzeko, gaur arratsaldeko 19:30tan.

Gertakizuna salatzeko, mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du uztailaren 9an, arratsaldeko 20:00etan plazan.

Udalak bat egiten du mobilizazioarekin eta herritar oro gonbidatzen du bertan parte hartzera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu