Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
7:23 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 27 Km/h

Berbaz aldizkari literarioa argitaratu dute Durangoko Sorginola gaztetxean

Izaskun Ellakuriaga

Berbaz aldizkari literarioaz gain, sorkuntza aldizkaria da. Sorginola gaztetxeko Ateneoa proiektutik sortutako ekimena da eta Durangaldeko gazteen lanekin ekoiztu dute. Ibilbidea hasi duen aldizkariaren helburua gazteen artean kultura bultzatzea da.

Sin título-1

ARGAZKIAK · Sorginola.

Azken hiru urteetan Sorgiñolako gazteek egin dituzten antzeko beste ekimenak aberasten du Berbaz aldizkariak. Abian daude gaztetxeko liburutegia eta zinema gela, tertulia literarioak eta mahai inguruak, baina aldizkaria orain arte aurrera eraman duten proiekturik potenteena dela nabarmentzen dute.

Berbaz Sorginolaren 3. urteurreneko Fundifest jaialdiaren aurkeztu zuten eta hainbatek lehenengo aleak eskuratu ahal izan zituzten. Bain salmentan asteburu honetan jarri dute. Momentuz, Hitz liburudendan eta Intxaurre Kultur Elkartean eskuratu daitezke aldizkariak 2€tan. Laster, gainera, Durangaldeko beste herri batzuetako gaztetxeetan ere jarriko dute aldizkaria salgai.

Poemak, ipuin laburrak, hausnarketak  dira aldizkariak irakurri daitezkeen sorkuntzak. Era berean, apirilaren 21ean 24 ordu paperean izenburuarekin egin zuten jolas literarioan sortutako lanak ere argitaratu dituzte. Parte hartzaileei gai eta hitz bat eman zitzaien lan literario bat sortzeko. Hala ere, beste sorkuntza arlo batzuk ere lekua dute aldizkarian. Musika, artea edota antzerkia gaiak elkarrizketen bidez edota iritzi artikuluetan landu dituzte.

Aldizkariak izan ditzakeen gastuei aurre egiteko argitalpena salgai jarri arren, Durangaldeko gazteen sorkuntza lanak ahalik eta gehien zabaltzea helburua denez, sarean ere aurkitu daiteke. Hauxe da lotura: http://joom.ag/zzwY

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu