Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak alkarlanean ‘Sormen beka da!’ abian ipini dute

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten Sormen beka da egitasmoaren helburua euskarazko  sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei  bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

selfp

Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez  daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Baina, deialdi bakoitzean diziplina bat  hartuko da oinarritzat.

2018an, literatura izango da oinarri ( edozein generotakoa).

Norentzat

Sortzaile berrientzat (Hiru lan baino gutxiago argitaratuta edo plazaratuta dituena)

18 urtetik gora

Banaka zein taldeka

Bekaren zenbatekoa:

15.000€

Sorkuntza  prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea

2018ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus

Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk:

  • Eskaera formularioa
  • Sortzailearan curriculuma eta portfolioa
  • Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)
  • Literatur lanaren lagina

Balorazio irizpideak

  • Proiektuaren kalitatea eta gaiaren tratamenduak sor dezakeen interesa (%45)
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna (%20)
  • Proiektuaren hedatze ahalmena (%15)
  • Kontuan hartuko dira zenbateraino sustatzen diren kultur artekotasuna, genero-berdintasuna, integrazioa, diziplinarteko izaera eta komunikazio teknologien erabilera (%10)
  • Aurrez aurreko proiektuaren defentsa (%10)

Ebazpen prozedura

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute  epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 53. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 54. Durangoko Azokan (2019an) erakutsiko du emaitza.

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan:

www.duragokoazoka.eus

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.