Asteartea,
2024ko Martxoak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:13 am,
temperature icon 14°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Durangoko Udalak genero arloko jokabideen kodea onartuko du bihar

Durangoko Udalak biharko osoko bilkuran Genero Berdintasun Arloko Jokabide eta Jarrera Onen Kodea onartuko du udaleko kargu publikoentzat.

Ayuntamiento-IBAN

Berdintasun arloko arduradun Pilar Riosek nabarmendu duenez, ekimena indarkeria matxistaren kontrako Andereak elkarteak proposatu zuen Berdintasun Kontseiluan, eta kodearen helburua genero indarkeriaren kontra borrokatzea da. Dokumentuarekin bat eginda,  “zinegotziren bat indarkeria matxistarekin zerikusia duen zigor prozeduraren baten egonez gero, dimisioa aurkeztu beharko du erantzukizun politikoagatik. Horrez gain, kargua utzi beharko du kodeak ezartzen dituen jokabideak urratuz gero”.

Dokumentuak jarduketarako jarraibide argiak ematen ditu, eta zehazten du zeintzuk diren berdintasun arloan desiragarri diren jokabideak eta zeintzuk diren sexistak. Riosek azaldu duenez, kodea betetzen ez bada jarraipena egiteko barne-sistema bat jarriko du martxan batzorde etiko batek.  “Batzorde horrek kodea bultzatuko du eta balizko urraketen inguruko kexak, kontsultak eta salaketak jasoko ditu. Kodeak beharrezko izan litzakeen aldaketak ere proposatuko ditu”.

Kodearekin bat egitea ez da beharrezkoa izango; “aukerazkoa” izango da, “ezin delako inor konpromiso batzuk betetzera derrigortu. Hori bai, sinatzen duenak kodea bere egin beharko du eta bere jokabideetan konpromisoa islatu beharko du”.

Berdintasun arloko arduradunak azpimarratu duenez, “Udala eten barik dabil indarkeria matxista amaitzeko lanean; izan ere,  borroka hori gizarte guztiaren erronka da, eta bereziki, herritarrak ordezkatzen ditugunona”.

Ildo horretan, nabarmendu du jokabideen kode hau bide-urratzailea dela, eta hainbat dokumenturen osagarria dela: beti atxikimenduetara irekita dagoen indarkeriaren kontrako ‘Herritarren Ituna’; indarkeria matxista kasuetarako ‘Kontseiluaren eta Udalaren Erantzun Prozedura’ ; eta ‘Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko Durangaldeko protokoloa’.

Kodeak jokabide hauek hartzen ditu sexu-jazarpentzat:

  • Eraso fisikoak.
  • Sexu-egintzak eskatzea, tartean txantaiarekin: lehentasunezko tratua emango delako promessa esplizitu edo inplizitua; halako jarduerarik egin gura ezean mehatxuak egitea, eta, batez ere, nagusikeria erabiltzea harreman interpertsonaletan.
  • Ezkutuan pertsonak behatzea toki pribatuetan daudenean; komunetan edo aldageletan, esaterako.
  • Beharrezkoa ez den kontaktu fisikoa.
  • Izaera sexistadun irudiak edo errepresentazio grafikoak izatea lantokian edo lanerako erramintetan.

Horiez gain, honako jokabide hauek oinarri sexista dute; eta, beraz, sexu jazarpen osagarritzat hartzen dira:

  • Deskalifikazio pertsonalak.
  • Besteek egindako lanarekiko deskalifikazioak, arrazoi objektiboetan oinarritu bakoak.
  • Itxura fisikoari, ideologiari edo sexu eta genero identitate edo orientazioari buruzko komentario iraingarriak.
  • Bazterketa, gutxiespena edo hierakiarekin eta beste langileekin komunikatzeko debekua.
  • Agindu iraingarriak ematea.
  • Zainketa jokabide muturrekoak eta jarraiak.
  • Indarkeria, hitzezkoa, keinuzkoa edo fisikoa.

Horrez gain, azaldu du bereziki garrantzitsua dela arreta jartzea bitarteko elektronikoen bidezko -sare sozialak, posta elektronikoa, WhatsApp, etab.- jokabideetan, jazarpenezko jarrerak saihestu ahal izateko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu